argia.eus
INPRIMATU
Israelek 200 palestinar hil ditu jada Gazan
  • Bigarren astez Gaza bonbardatzen jarraitzen du Israelek. 200 hildakoetatik 59 haurrak dira. Azpiegituren suntsiketak eta mugako blokeoak krisi humanitarioa sakondu dezake.

ARGIA @argia 2021eko maiatzaren 17a
Argazkia: middleeasteye.net

Middle Est Eye hedabidearen arabera, 200 dira jada, gutxienez, Israelek iragan astetik Gazan hil dituen palestinarrak, horietariko 59 haurrak. Gazako Gobernua beldur da orain herritar zibilek babesteko erabili dituzten eskolak bonbardatuko dituen Israelek, bereziki Gaza mendebaldeko Al-Buraq eta Al-Aqsa eskolak. Nazioarteari eskatu dio bi eskolak defendatu eta bonbardaketak gerarazi ditzala.

Azpiegitura suntsituak eta blokeoa mugan

Hazem Balousha eta Oliver Holmes kazetariek Jerusalem eta Gazatik emandako informazioaren arabera, Gazako azpiegiturak suntsiketa handiak jazo dituzte Gazaren aurkako azken eraso honetan, eta horrek jada oso larria den egoera are gehiago larriagotu dezake, krisi humanitarioan sakonduz.

Gazako hamar elektrizitate sareetatik sei moztuta daude bertako arduradunen esanetan, eta elektrizitate hornidura erdira jaitsi da. Nazio Batuen Gai Humanitarioak Koordinatzeko Bulegoak salatu du Israelek ez duela erregairik pasatzen uzten Gazako mugatik. Mugan blokeatuta ditu ere animalientzako janaria Israelek, eta Gazatik egun batzuetan agortuko dela jakinarazi dute. Itsasoko ura edangarri egiteko lantegi handi batek funtzionatzeari utzi diola ere jakinarazi du Nazio Batuetako bulegoak, ur edangarriaren eskasia areagotu duena.