argia.eus
INPRIMATU
Israel taldeak Kataluniako Voltaren inguruko txioan estelada jartzeak zalaparta eragin du
  • Gaur abiatuko da Kataluniako Volta txirrindularitza lasterketa. Ohi bezala, parte hartuko duten taldeak eta mundu zabaleko webgune espezializatuak euren analisiak-eta plazaratzen ari dira sare sozialetan. Bada, ordea, ez-ohiko bitxikeriarik: Israel taldeak eta Sporza hedabide belgikarrak estelada paratu dute beraien txioetan.

Jon Torner Zabala @jtorner 2021eko martxoaren 22a

Igandean zabaldu du Israel taldeak txioa. Voltan parte hartuko duten ziklistak ageri dira argazkian, eta haien atzean, estelada handi bat. Berandu baino lehen ezabatu dute txioa, eta beste bat zabaldu, kataluniar banderarekin, jatorrizkoari haserre erantzun dioten ahotsek bultzatuta.

Gaur, berriz, Sporza hedabide belgikar ezagunak beste txio hau zabaldu du. Lasterketan izango diren hiru izen handi, eta atzean berriro estelada.