Israel kritikatzen duelako, Estatu Batuak atera egin dira NBEren Giza Eskubideen Batzordetik

  • AEBak Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Giza Eskubideen Batzordetik atera dira. Astearte honetan eman du erabakiaren berri Nikki Haleyk, AEBen Nazio Batuetatako enbaxadoreak.

Nikki Haley eta Benjamin Netanyahu 2017ko argazki batean (Argazkia: AEBetako Tel Aviveko enbaxada).

2018ko ekainaren 20an - 09:39

Donald Trumpen administrazioak beste erabaki polemiko bat hartu du astearte honetan: AEBak NBEren Giza Eskubideen Batzordetik aterako direla iragarri du. Erabakiaren arrazoia: organo horrek maiz Israel kritikatu izan duela, palestinarren kontra egiten dituen politikengatik.

Nikki Haley AEBen ordezkariak honakoa adierazi du: “Urte honen hasieratik, iaz egin zuen bezala, Giza Eskubideen Batzordeak bost erresoluzio onartu ditu Israelen kontra, Ipar Korearen, Iranen eta Siriaren kontrakoak gehituta baino gehiago”. Haleyren arabera “neurriz kanpokoa” da Israelen aurkako jarrera hori eta adierazten du NBEren batzorde hori politikoki lerratuta dagoela.

“Giza Eskubideen Batzordeak eraso egin behar badie giza eskubideak babesten dituzten herrialdeei eta aldiz, giza eskubideen aurka egiten duten herrialdeak babestu, orduan Amerikak ez dio inolako sinesgarritasunik emango”, gaineratu du Haleyk.

 

 

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak txalotu egin du AEBen erabakia Twitter bidez, esanez neurri honekin “nahikoa da” esaten zaiola behingoz NBEren Giza Eskubideen Batzordearen jarrerari.  

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazio Batuen Erakundea
2024-04-19 | ARGIA
Palestina NBEko kide izateari betoa jarri diote AEBek

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-04-19 | Axier Lopez
Palestina ez da NBEko kide izango, AEBak Israelekin lerratu direlako beste behin

Palestina NBEko estatu kide gisa onartzeko ebazpena ostegun honetan bozkatu dute Segurtasun Kontseiluan. Gehiengoa –12 boto– alde agertu bada ere, bi abstentziorekin batera, AEBen ezetza nahikoa izan da proposamena bertan behera uzteko.


Nazioarteko Justizia Auzitegitik Hegoafrika: "Gaza eta bere herritarrak suntsitzeko Israelen intentzioa argia da"

Hegoafrikaren izenean, sei abokatu aritu dira elkarren artean ongi harilkaturiko alegatua osatzen urtarrilaren 11ko goizean, Nazioarteko Justizia Auzitegian, Israelek Gazan buruturiko erasoek genozidio izaera dutela frogatu nahian. Gazako sarraskiari buruzko datu anitz, zenbait... [+]


Israelek su-etena eman dezan gero eta eskaera gehiago nazioartean

Bi hilabeteko erasoetan ia 20.000 palestinar hil ondoren, Israel ez dago Gazako erasoan amore emateko prest eta Zisjordania ere gero eta gogorrago kolpatzen ari da. Israeli egindako su-eten eskaerak gero eta gehiago dira, baina AEBek esan dute Israelek behar duen denbora hartuko... [+]


Eguneraketa berriak daude