Ispilu alderantzikatua

  • La Directa-ko David Bou kazetariak gogora ekarri ditu duela zenbait urte kataluniarrak Euskal Herrira etortzen zirenean izaten zituzten sentsazioak. Alderantzizko egoera bizi dugu orain?


2018ko ekainaren 08an - 11:22
Antoni Tàpies-en koadroa. “Espejo Invertido” erakusketa Gugenheim museoan, Bilbon.

Hamarkada bat joan da dagoeneko, Euskal Herrira egindako lehen bisitetako batean, ohikoa ez den egoera edo pasadizo bat bizi izan nuen, oraindik ere umorez gogoratzen dudana. Gipuzkoako herri batean gertatu zen –herritar gehienak abertzaleak dira bertan–, ez dut bere izenari buruzko xehetasunik emango, ez nuke alferrikako estigmak sortzerik nahi.      

Katalan kuadrila bat sartu ginen herriko tabernetako batean. Han zeudenak gure jatorriaz ohartu ziren eta zerbitzariak hauxe galdetu zigun atoan: “Ze, pegatinen bila zatozte, ezta?”. Barre-algarak zabaldu ziren. Guk berriz, lotsatuta irri egin genuen. Ondoren, hitz eta pitz jarraitu genuen gaueko ordu txikietara arte.

Beste garai bat zen ordukoa. Independentziaren aldeko pultsua odoltsua zen mendi berde eta berun kolorezko herrian, Estatuaren errepresioa basatia zen, armen eta bonben detonazioen danbateko burrunbatsuak entzuten ziren egunero. Aldiz, Mediterraneoaren iparraldeko zoko honetan, subiranotasunak ez zuen autonomismoaren kristalezko sabaia apurtzea lortzen, 1978ko erregimenarekin bi hamarkada luzez itundutako autonomismoa finkatuta zegoen.    

Denok ezagutzen dugu Euskal Herriko mugimenduaren adore eta irmotasun gaitasunari gizarte katalaneko hainbat sektorek dioten miresmena. Gatazka politikoaren ondorio tragikoak jasan behar izan ditu, oraindik ere ebatzi gabeko gatazka jasaten du. Garai hartan, “independentista katalanak Bizkaiko Golkoaren bazterretan praktikatzen ziren hainbat egitura, metodo eta estetika erabiltzen saiatzen zirela”, esaten zen sarritan. Hau da, “euskal ispilua” kontzeptuaren erabilpena hagitz hedatuta zegoen.  

Tabernako barraren inguruan zeuden gazte haiek kontatu zigutenez, batzuetan galdera deserosoak egiten zituen jendez –gu bezalakoak– betetzen ziren euren herriak, bertan gertatzen ari zenaz jakin-minak jota, haien ingurumarian baliagarriak izan zitezkeen irakaspenak jaso eta praktikan jartzeko nonbait. Alabaina, gure autoestimua ahula zen, aldez edo moldez erregeari bota nahi genion xake-matea, giza-komunitate horren kemenari genion miraren ondoriozkoa zen, askotariko arrazoiak direla tarteko, senidekotzat ditugun jende horrekiko miresmenak alaitzen gintuen, baina besterik ez.    

Azken urteotan, “déjà vu” bat bailitzan, rolak aldatzen joan ote diren sentsazio arraroa bizi izan dut. Miretsiak luxuzko ikusle izatera pasa izan zarete eta akolitook alde batera begiratzeari utzi izan diogu geure historiaren agintea hartzeko

Azken urteotan, déjà vu bat bailitzan, rolak aldatzen joan ote diren sentsazio arraroa bizi izan dut. Miretsiak luxuzko ikusle izatera pasa izan zarete eta akolitook alde batera begiratzeari uko egin diogu gure historiaren agintea hartzeko. Euskal taldeak gure proiektuak ezagutzeko bisitan ikustea gauza ohikoa bihurtu da, gure tabernariak irrikaz galdekatzen dituzte gure estrategien funtsa ezagutzeko. Paradoxa arraro honek balizko goi-maila batean kokatu gaitu, baina honaino nola iritsi garen erabat kontziente izan gabe.

Zer nahi duzue esatea? Nire ustez ez dago arrazoirik egoera zeharo aldatu dela pentsatzeko. Hau da, orduko Euskal Herriaren ahalmena ez zen guretzat helezina, eta orain ez zarete herri garaitu bat, zuen askatasun irrika gauzatzeko ahalmen izpirik gabekoa. Ez bat ez bestea. Duela hamar urte gu ez ginen proiektu indartsurik gabeko pertsonak, turismo iraultzailea egiten genuenak, inoiz inor izatera iritsiko ez ginenak, bekaizkeriaz begiratzen zintuztegunak, eta orain ez gara ere ezein abangoardia suertea, zuek 60 urte baino gehiagotan borrokatzen ari zaretena bi egunetan lortuko duguna.    

Ziur aski, buruzaletasun eta maitasun propioa eskas ditugu, eta batez ere, errealismo apur bat falta zaigu. Utz diezazkiegun geure burgesiei lehiaketak eta beraiei dagozkien traizioak, gure errepublikak gauzatuko ditugun egunean ere ukatuko digute helburu hori lortu izanaren utopia. Gure bideak nazio askapenaz harantzago doaz, guk amesten dugun eraldaketa soziala berez ekarriko ez duena. Bidea partekatu dezagun eta herri bakoitzak alde batetik tira egin dezala, hartara, azkenik, eroriko da hesola.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude