Ane Irazabal

"Islam erradikalaren atzean ideologia politiko bat dago"

  • Jihadismoa eta errefuxiatuen aferak izan zituen aztergai irailaren 5ean Ane Irazabal kazetari arrasatearrak Kulturaten egindako solasaldian. Areto nagusia txiki geratu zen. Errefuxiatuei buruz, Europaren blokeoaren aurrean "laguntza legala eta juridikoa" behar dutela azpimarratu zuen.

Ibai Trebi˝o @errusiarzalea  |  Mondraberri @mondraberri
2017ko irailaren 08a
Azken sei urteetan ekialde hurbilean izandako aldaketa politikoek utzitako ondorioak 
aztergai izan zituen atzo Ane Irazabal kazetari arrasatearrak toperaino beteta zegoen Kulturateko areto nagusian. 2011ean ekin zion Irazabalek nazioartean lan egiteari, Egiptoko "udaberri arabiarren bixamona" kubritzen alegia eta ordutik, errefuxiatuen afera edota Gazako gerratik informatzen aritu da besteak beste. Testu inguru horretan, sei urte hauetan ikusitakoa partekatu nahi izan zuen atzokoan, kazetari zein gizatiar ikuspegi batetik.
 
Egun pil-pilean dagoen gaia da yihadismoa, are gehiago Bartzelonako erasoen ondoren, eta atentatuen harira komunikabideek piztutako "alarmismoak" kezka handia sortzen ziola aditzera eman zuen arrasatearrak.
 
Ondoren, Islamaren inguruko azalpenak eman zituen ere, erlijio honetan bi korronte desberdin gailendu direla azpimarratuz; Alde batetik, "Islama bakea dela uste dutenena", hots musulmanen artean gehiengoa dena eta bestalde, Saudi Arabia eta Persiar Golkoko hainbat herrialdek azken urteetan sustatu dutena, wahabismoa eta salafismoa alegia. Azken honen inguruan, "fede erlijioso bat baino, ideologia politiko bat dagoela" azpimarratu zuen kazetariak.
 
 (id: 3363712)
Saudi Arabiak eta bere sokako herrialde batzuek munduan zehar zabaltzen ari duten ideologia "takfiria" zer zen azaldu zuen ere Irazabalek, "musulmanen arteko gerra zabaltzea" helburu duela azpimarratuz. Horrela, Siriako edo Libiako gerran "kanpoko eskuhartzea" egon dela aitortu zuen, Tunez edo Egiptoko 'udaberri arabiarren' "espontaneotasunarekin" alderatuta. 
 
"Errefuxiatuek laguntza legala behar dute"
Ekialde hurbileko hainbat gatazkek utzitako ondorio humanitarioak ere aipatu Irazabalek, izan ere, azken urteetan errefuxiatuen afera jorratu izanak ezagutza maila handia eman dio; FYROM-Macedonia, Serbia edota Grezian, hondamendi humanitarioa bertatik jarraitzeko aukera izan du arrasatearrak, Irak, Afganistan edota Afrikako iparraldetik etorritako etorkinen ondoan. Kazetariak bere ibilbidearen errepasoa egin eta gaiaren inguruan "Europak errefuxiatuen hitzarmena blokeatu duela" ozen salatu zuen. Blokeo honen aurrean, errefuxiatuek "laguntza legala eta juridikoa" behar dutela esan zuen. 
 
Zentzu berean, errefuxiatuen uholdeak arrazismoa sortu du Europan eta horren aurrean batzuen moral bikotza salatu zuen: "Arrazismoa dago, hori bai soilik pobreen aurka". 
 
 (id: 3397128)

 

Kulturate toperaino, inoiz ez bezala

AEDk antolatuta, Jokin Zaitegi gelan egitekoa zen Eneko Azkarate eta Ane Irazabal 
freelance eta berriemaile arrasatearraren arteko elkarrizketa, baino azkenean Kulturateko areto nagusira mugitu behar izan zuten hitzaldia, bertara gerturatu zen jendetza ikusita.  Bartzelonako atentatuen ostean gaiak sorturiko ikusmin handiaren erakusle izan zen Kulturateko Areto Nagusia toperaino bete izana, izan ere, 150 lagunetik gora parte hartu zuten atzoko ekimenean.

 

 

Albiste hau Mondraberrik argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Errefuxiatu krisi globala kanaletik interesatuko zaizu...
2018-01-11 | Axier Lopez
Kaiene: Otxarkoagari eta errefuxiatuei irekitako proiektua abian da

Turismo gidetan agertzen ez den Bilbo horretan proiektu berria jaio da: Kaiene. Erakunde publikoen zain egon gabe, Otxarkoaga langile auzoko hainbat talde eta lagun mugitzen hasi dira espazio komun bat eraikitzeko. Javier Seco proiektukideak azaldu dizkigu helburu nagusiak.


2018-01-11 | Urumeako Kronika
Zaporeak proiektuak irekiko du larunbatean, Hernaniko txotx denboraldi berria

Eguerdiko 13:00etan emango dio hasiera, proiektu solidarioak, 2018ko sagardotegi garaiari. Aurretik, trikitilariak eta Kalez Kale Kantariko kideak ibiliko dira herriko kaleetan, eta kirikoketa erakustaldia egingo dute Plazan. Irekieraren ondoren, bazkaria egingo dute Goiko Lastolan.


2018-01-05 | Lander Arbelaitz
Israelek Afrikako migratzaileei agindu die herrialdetik joateko edo atxilotuko dituztela

Israelgo gobernuak Afrikatik herrialde hartara migratutako milaka pertsonari agindu die 90 eguneko epean herrialdea uzteko; bestela atxilotze egoeran egongo direla jakinarazi diete, mundu osoko hedabideek jaso dutenez. Lehen ministro Benjamin Netanyahuk asteazkenean aurkeztu du plana eta migranteei "infiltratu" deitu die.


2017-12-26 | Jon Torner Zabala
Nazio baten identitatea hizkuntzak definitzen du sorterriak baino gehiago, ikerketa baten arabera

Pew Research Centre erakundeak AEB, Kanada, Australia, Japonia eta Europako hamar herrialdetan egindako inkestaren arabera, hizkuntza da nazio baten identitatea definitzen duen ezaugarria, berton jaioa izatearen eta beste zenbait faktoreren gainetik.


2017-12-24 | Irantzu Pastor
"Mugetako poliziek gu torturatu ondoren, selfieak egiten zituzten gurekin"

Afganistango Nangrghar eskualdekoa da, 25 urte ditu Abdul Saboorrek. Gerran jaio eta besterik ikusi ez duten gazteen testigantza gordina da. Besterik ez zuelako AEBetako armada eta NATOrentzat egin zuen lan Afganistanen, inoiz iritsi ez zen bizitza lasaia eskaini zioten eta orain, herrialde horiek mugak itxi dizkiote. Duela hiru hilabete inguru iritsi da Euskal Herrira, gudarengatik etxea utzi eta bi urtez ihesean izan ondoren.


2017-12-20 | Euskal Irratiak
"Frantziarena, anti-migrazio politika deitzen dugu"

Baionako zentroko 25 etorkinetatik 21ek Pauerako trena hartu dute asteart huntan Italiara igorriak izan aitzin, Dublin 3 prozedurarengatik.


Gerretako ikusezinak

Gerra osteko unerik gogorrenetan ere, estraperloan edo merkatuan emakumeek erakutsi zuten adorea ikaragarria da, triskantzari aurre egin zioten “makina bat arrasta eginda”. Eta triskantzari aurre egiten segitzen dute belaunaldiz belaunaldi, transmisioaren txirikordari esker.


2017-12-13 | ARGIA
Donald Tuskek sua piztu du Europan, errefuxiatuak banatzeko kuoten aurka agertu ondoren

Ostegunean biltzekoak dira Europar Batasuneko gobernuburuak eta giroa berotu du Donald Tusk Europako Kontseiluko buruak aurretik egin duen proposamenak: batasuneko herrialdeetara datozen migranteak estatu guztien artean kuota bidez banatzea ez dela eraginkorra adierazi du.


Helduleku bat zulo beltzean

Errefuxiatuen krisiak ez du etenik, komunikabideetan haren oihartzuna apaldu bada ere. Mediterraneoa munduko hobi komunik handienetakoa da. Inoiz ez dugu jakingo zenbat lagun ito diren itsasoan, bizimodu hobe baten bila. Errefuxiatuen krisiari aurre egiteko, Europar Batasunak mugen kontrolera bideratu du indar guztia, polizia eta militarren presentzia handituz.


2017-12-06 | Miren Osa Galdona
Alemaniako hainbat hegazkin pilotuk uko egin diote errefuxiatuak deportatzeari

Errefuxiatuen asilo eskaerek nabarmen egin dute gora Alemanian. Ezezkoa ematen zaienek, euren herrialdeetara berriz itzultzeko deportazio agindua jasotzen dute. Hainbat pilotuk planto egin diote neurriari eta Afganistanera zihoazen hegaldiak bertan behera utzi dituzte. Orotara, 222 hegaldi inguru izan dira.


Eguneraketa berriak daude