argia.eus
INPRIMATU
Isiltasun ozen bat erasotzaileei
  • Tolosako Plaza Zaharra txiki geratu da igande goizaldeko ustezko bortxaketa salatzeko deitutako mobilizazioan.

Tolosaldeko Ataria @tolosaldeataria 2017ko otsailaren 21a

"Ez" eta kito. Hitzez baino, gorputzez azaldu nahi izan dute tolosarrek, ez dutela eraso matxista bakar bat onartuko. Erantzun zabala jaso du Tolosako Udalak Tolosako Emakume Taldearekin, karroza eta konpartsekin eta txosnekin elkarlanean egindako deialdiak eta, ehunka herritarrekin batera, hitzordua izan dira, Olatz Peon alkatea, udalbatzako alderdi guztietako ordezkariak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria.

Isiltasun ozen batek hartu du kalea, eta jendetza elkartu da Plaza Zaharrean nahiz aldameneko kale eta zubietan. Txalo zaparrada batek biribildu du mobilizazioa.

Ertzaintzak atzo gauean 20 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, Kalderero gaueko bortxaketaren ustezko egilea delakoan.

Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra