argia.eus
INPRIMATU
Isilgune gozoak
Karlos Zurutuza @karloszurutuza 2007ko urriaren 03a
Tea hartzen, Dahukeko kale nagusian

Etorri naizenetik etengabe ari naiz jendea ezagutzen. Toki bikaina da Kurdistan horretarako, hain dira abegitsuak bertakoak. Nahikoa da bi hitz trukatzea, hirugarrena "txai" (tea) izateko.

Etorri naizenetik etengabe ari naiz jendea ezagutzen. Toki bikaina da Kurdistan horretarako, hain dira abegitsuak bertakoak. Nahikoa da bi hitz trukatzea, hirugarrena "txai" (tea) izateko. Tamalez, elkarrizketa nahiko motzak izaten dira halakoetan, nire kurduerazko errepertorioa berehala bukatzen da eta. Gero isilgunea dator. Baina inork ez du gehiagorik espero. Pozik daude denak beti, euren te gozoa kanpotarrarekin konpartitzeagatik. Elkarren ondoan esertzeko gonbita jasotzen dut gehienetan, kaleko akzioari begira gaudela denok.

Zapata garbitzaileak; euren destinoak oihukatzen dituzten taxi-gidariak, turbanteak lotzeko mota desberdinak, edo gutxitan ikusi dituzun galtza bonbatxo marradun horiek… Eta gu eserita, bizitzaren ikuskizunari begira, eta gozo-gozoa (askotan gozoegia) den teari zurrutaka.