Iruzurra salatzen duena zigortu?


2018ko apirilaren 13an - 10:39

Me metí en esto por convencimiento de Justicia y quizás debería haber reflexionado más las consecuencias”. Ainhoa Alberdiren esaldi hau ezin izan dut gainetik kendu irakurri nuenetik. Ustelkeria eta iruzurra salatzeagatik 9 urte daramatza infernuan. Salaketak bere bizitzan izan dituen ondorio latzak sufrituta, agian, atzera begira, ez luke berriro egingo.

Alberdi narró cómo, tras denunciar el caso, «una persona política», de Bizkaia, «conocedora de cómo funcionan estos asuntos», de la que no quiso confirmar ni su nombre ni si milita en el PNV, le aconsejó que dejara de presentarse a concursos públicos porque no iba a ganar ninguno más.”

Aurreko astean gure lehengo auzokide batekin egin genuen topo (orain bi urte aladatu ginen etxez). “Ez dakizue zer gertatu zaigun!” esan zigun. “Auzoan hoditeria guztia aldatzen ari zirela aprobetxatuz, gure bi portaletako ur zikinen hodiak ere aldatzea proposatu ziguten. Langileak, aparatu guztiekin, bertan zebiltzanez, merkeago aterako zitzaigula. Gure etxeetako hodiek urte asko omen zituzten, onartu genuen eskaintza.”

“Jaitsi ziren langileak behera eta… sorpresa! Gure etxeetako ur zikinen hodiak apurtuta zeuden auskalo noiztik. Pentsa! Arratoiak, arratoiak eta arratoiak, dinosauroen tamainakoak, mugimedu etengabean, beren saltsan. Nazkagarria! Kare bizia erabili behar izan zuten hura guztia garbitzeko, imajinatu! Urte hauetan  gutako inor ez kutsatzea mirari bat izan da!”.

Han genuena, etxe azpian, urteetan zehar, ustelkeriaren habitat okaztagarria zen, guretzat arriskutsua, arratoientzat paradisua. Gu bertan bizi ginenean ikusten genituen arratoiak, noizean behin, zakar artean. Lehen pisukoak, behin, logelan aurkitu zuen bat. Senarrak akabatu zuen.

Langileek ezikusiaren egin zezaketen, etxe azpian aurkitu zuten ustelkeriaren berri ez eman. Baina ez, komunitatean sor zitezkeen haserre, gatazka, eta arazoen gainetik, bizilagunen osasunaren alde egin zuten. Gogorra izan omen zen bilera, baina auzokideek egindako lana eskertu zieten langileei. Hori da normalena, ustelkerian bapo bizi garen arratoiak ez bagara behintzat.

Orain errenta aitorpena egiteko epea zabalduko da. Diputazioek esango dute iruzurraren eta ustelkeriaren kontra gogor egingo dutela. Jarriko digute telefono bat, ere, norbait iruzurra egiten ikusten badugu sala dezagun. Gertatzen dena da “La casa de papel” telesaila ikusi berri dudala; jada ez dakidala zein den ona eta zein txarra. Eta Ainhoa Alberdiren kasua ezagututa, nork esaten dit niri telefono hori ez dela amarru bat iruzurra salatzen duena harrapatzeko?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude