argia.eus
INPRIMATU
“Irutxuloko Hitza” egunkaria otsailetik aurrera kaleratuko dute
2004ko abenduaren 30
Irutxuloko Hitza Donostiako euskarazko egunkaria datorren otsailaren erdialdetik aurrera kaleratuko dute. 0 alea urtarrilaren 19an banatuko da. Bagera , Euskarazko Komunikazio Taldeko Bertako Hedabideak enpresa eta hiriburuko gizarte eragileen ekimenez aterako da Irutxulo astekariaren lekua hartuko duen egunkari berria. Seigarren Hitza izango denak 14.000-15.000 ale banatuko ditu egunero.