argia.eus
INPRIMATU
Irurtzunetik Altsasura egingo den Eskola Ibiltariari hasiera eman diote
  • Irurtzunetik Altsasurainoko bidea egingo dute Ikasle Abertzaleek hiru egunetan, uztailaren 25etik 27ra bitartean. Uztailaren 25ean, Irurtzunetik Uharte-Arakilera iritsi dira, teoria eta praktika uztartu dituzten egitarauaz gozatzeko aukerarekin.

Topatu.eus @topatu_eus 2018ko uztailaren 26a

Goizeko hamarretan elkartu dira Irurtzunen zenbait gazte Eskola Ibiltariari hasiera emateko. Hiru egunez Uharte–Arakil, Etxarri–Aranatz eta Altsasutik igaroko dira, eta leku bakoitzean ekimen desberdinak egingo dituzte. Besteak beste, ikasturte osoan zehar landutako borrokak elkarbanatu eta horien inguruan hausnartzea izango dute helburu.

 

 

Albiste hau Topatu.eus webguneak argitaratu du eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.