EAJk apurtutzat eman du Irungo Udalean PSErekin zeukan paktua

  • José Antonio Santano Irungo alkateak, Xabier Iridoy Hirigintza zinegotzia udal taldetik kanporatu ostean sortu da zalaparta. Gipuzkoako bigarren udalerririk handienean paktua hautsitzat emand u EAJk. Momentuz bi alderdien arteko krisia lokala dela azpimarratu dute.


2018ko urtarrilaren 24an - 12:22

2015eko maiatzaren 25eko udal eta foru hauteskundeen ostean, akordio globala izenpetu zuten EAJk eta PSEk. Ordura arte EH Bilduren esku zeuden instituzio ugari jeltzale edo sozialisten eskuetara pasa ziren. Herri bakoitzari, tokian tokiko akordioak erdiesteko aukera eskaini zieten bi alderdiek, nahiz eta gehienetan biko akordioarekin jarraitu zuten.

Urtebete pasatxo falta da 2019ko maiatzean izango diren udal hauteskundeetarako eta alderdiak hasiak dira motorrak prestatzen. Gipuzkoako bigarren udalerririk handienean EAJ-PSE ituna hausteak momentuz ez du albo eraginik izan biko akordio globalean, nahiz eta bi alderdiek elkarri bota dioten akordioa kolokan jarri izanaren ardura.

EAJk, esaterako, Irungo alkate José Antonio Santanori egotzi dio errua. “Ez daki taldean lan egiten, ez zaio gustatzen hiriarentzat onak diren albisteak beste batzuek ematea”, adierazi du Maria Eugenia Arrizabalaga GBBko kideak.

Santanok berriz “konfiantza guztia galdu” duela eta horregatik kargugabetu duela argudiatu du asteartean PSEko gainontzeko zinegotziekin batera egindako prentsaurrekoan. Hamar zinegotzi ditu PSEk eta bost EAJk, guztira 25 eserleku daude Irunen.

“Irungo akordioa ez zen goitik etorritako akordioa izan, hiriarentzat onena nahi genuelako egin genuen, horregatik Gaintxurizketatik kanpora ez luke eragin behar”, adierazi du alkateak. Gipuzkoa Buru Batzarra ere asteartean elkartu zen eta “momentuz”, krisi lokala dela azpimarratu dute jeltzaleek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irun
2024-03-14 | Leire Artola Arin
KRONIKA
Irungo mugak hautsi dituen komunitate harroa

Milaka euskaltzalek elkarrekin abiatu dute 23. Korrika, martxoaren 14ko eguzki epelean eta irribarre harroen babesean, hasiera ekitaldian AEK-ko koordinatzaile Ane Elordik aldarrikatu duen bezala. Irunen euskara Gipuzkoako beste hainbat hiritan baino baztertuagoa izan dela... [+]


2024-03-11 | Leire Artola Arin
Ostegunean hasiko da 23. Korrika Irunen, eta Esne Beltza eta Bad Sound taldeek girotuko dute eguna

Irundik Baionara 2.700 kilometro egingo ditu Korrikak, eta 16:00etan ekingo diote lehen kilometroari Bidasoko AEK-ko irakasleek, San Juan plazatik. Egun osoko egitaraua antolatu dute. ARGIAk jarraipena egingo du euskararen aldeko ekimen herrikoiak iraungo dituen 11 egunetan.


Asun Casasola, ez zaude bakarrik

Indarkeria matxistarik gabeko jendarte bat irudikatzea helmuga duen Asun Casasola Ipuin Lehiaketak sariak banatu ditu. “Plaza bat zure izenean” aurtengo gaia oinarri hartuta, memoria ariketa egin dute sarituek, gizonek hildako emakumeak, historia egin dutenak eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Eguneraketa berriak daude