argia.eus
INPRIMATU
Irungo Bideo eta Zinema Gaztea Lehiaketako sariak banatu dituzte
2004ko abenduaren 30
Irungo Bideo eta Zinema Gaztea Lehiaketaren baitan, zuzendari euskaldunen hiru film labur saritu dituzte. Koldo Almandozek eta David Gonzálezek euskal zuzendari onenaren saria jaso dute zine eta bideo formatuetan, Amuak eta Cecilia lanengatik, hurrenez-hurren. Aritz Morenok eta Sergio Prietok berriz, bideo formatuko film laburrik onenaren saria eta ikus-entzuleen saria eraman dituzte Portal mortal izeneko lanagatik. Zinema formatuko film onenaren saria, bestalde, Daniel Sánchez Arévalo madrildarrak jaso du, Física II lanagatik.