Urkullu ez da izan Irunen Alarde parekideari harrera egiten

  • Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak ordezkatu du Jaurlaritza, emakumeak berdintasunean onartzen dituen alardearen etorreran. Iñigo Urkullu lehendakariari “ahalegin bat” eskatu diote Hondarribiko Jaizkibel Konpainiako kideek.


2017ko ekainaren 30an - 11:39
alarde parekidean 1.300 lagunek hartu dute parte aurten (argazkia: EH Bildu Gipuzkoa)

Alarde baztertzaileari –6.000 lagun inguru– harrera egiten Irungo Udaleko talde politiko guztiak izan dira gaur goizaldean, EH Bildu izan ezik. Jose Antonio Santano alkatea (PSE-EE) eta Xabier Iridoy alkarteordea (EAJ) zeuden balkoian, besteak beste. Espainiako Gobernuko delegatu Javier de Andres ere bertan izan da lehenengo aldiz, baina aurreko biek bezalaxe alarde parekideari muzin egin dio, Donostian “beste bilera batzuk” zituela aitzakia jarriaz.

Alarde baztertzaileari udaletxeko balkoitik harrera egiten udal ordezkari nagusiak izan dira.

Alarde publiko eta ofiziala goiz erdi inguruan abiatu da –1.300 gizon-emakume–, behin baztertzaileak ibilbidea amaituta eta udaletxeko plazara iristerakoan zain zuen jende ugari; Joxe Diez EH Bilduko zinegotziak eman dio hiriko bandera kapitainari.

Instituzioetako hainbat ordezkari ere izan dira hor: Manu Lezertua Arartekoa, Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatua, Maddalen Iriarte EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramailea eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, besteak beste.

Azkeneko hau izan da Eusko Jaurlaritzaren ordezkari bakarra. Aste honetan Iñigo Urkulluk berdintasunezko alardearekin izango zuen jokabidea hizpide izan da, Oihana Etxebarrieta EH Bilduko legebiltzarkideak Irunen izango ote zen galdetu ostean. “Non egongo naizen ikusiko duzu eta egongo naiz egon behar naizen tokian”, erantzun zion lehendakariak. Urkullu Turtziozeko La-Puente jauregian zegoen gau goizean, 1936ko gerrarekin zerikusia duen omenaldi batean.

Hondarribiko Jaizkibel Konpainiak gutuna igorri dio lehendakariari eta “ahalegin bat” eskatu dio: “Legeak dio erakunde politikoek ahalegin guztiak egin behar dituztela, gizon eta emakumeon arteko berdintasuna gerta dadin. Horixe eskatzen dizugu, Urkullu jauna”. Elkarrizketarako prest azaldu dira “errespetuz eta tenore eraikitzailean”.

Antxeta Irratiak jaso duenez, ordea, Jose Antonio Santano Irungo alkateak adierazi du udala ez dela izango elkarrizketa-mahai bat martxan jartzeko “iturburua”, baina “alarde bakarra aukera bat dela” ere aitortu du hiriko mandatari nagusiak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alardeak
Jaizkibelek elkarrizketa mahai bat bideratzeko eskatu dio Hondarribiko alkateari

Konpainia parekideak 2023ko jaien eta irailaren 8ko alardearen balorazioa egin du, eta aurtengoa "urte pozgarria" izan dela azpimarratu. Nabarmendu du udalak egindako keinuek lagundu dutela elkarbizitza espazioak sortzen, baina alarde baztertzaileari ere harrera egitea... [+]


Jaizkibeli ere harrera egin dio lehen aldiz Hondarribiko alkateak

Arartekoak ostiralean jakinarazi du azkenean ez duela alarde baztertzailea agurtuko. Halere, Hondarribiko alkateak, Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen sailburuordeak emakumeak baztertzen dituen alardeari harrera egin diote.


"Nor dira haiek, guztiona den ondarearen inguruan herri osoaren izenean hitz egiteko?"

Hondarribiko alardearen bezperetan, alarde tradizionalaren baitatik sortutako proposamenez, udal aldaketak zabaldu ditzakeen ateez eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarritakoaz (alarde tradizionalari eta Jaizkibel konpainia parekideari egingo diela harrera) hitz egin dugu... [+]


2023-06-30 | Ilargi Manzanares
Irungo alkateak lehenengoz egin dio harrera alarde parekideari

Alderdi politiko guztietako ordezkariek egin diote harrera Alarde Publikoari.


Eguneraketa berriak daude