Irungo Alarde parekidearen aldeko manifestua atera dute

  • Euskal Herriko 500 emakumek baino gehiagok sinatu dute Irungo Alarde parekidearen aldeko idatzia. “Gure inguruko jaietako ospakizun gehienak garai berrietara egokitzen joan dira arian-arian, baina gaur egunean Irunen, eta ustezko normaltasun batean, bi alarde ospatzen dira oraindik ere”.


2018ko ekainaren 18an - 14:50

Alarde horietako bat pribatua dela azpimarratu dute, “tradizionala eta baztertzailea”, bestea aldiz, “herritar guztiok barnean hartu nahi gaituena, emakumeek nahiz gizonek berdintasunean zeregin berbera daukaten alardea”. Irunen eta Hondarribian emakumeek festetan beste rol bat izatea eskatu zutenetik “hogei urte luze” pasa direla gogorarazi dute.

"Hau ez da kanpotik ulertzen ez den arazo lokala"

Hori horrela, eta tradizioaren aitzakian emakumeek jazarpen asko jasaten dituztela salatuz, ekainaren 30ean Irunera joateko deia egin diete herritarrei, alarde parekideari babesa ematera eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna defendatzera. “Hau ez da kanpotik ulertzen ez den arazo lokala, sinetsarazi nahi diguten bezala, eta ezin dugu beste bi hamarkada itxaron konpondu dadin, erabaki politikoaren zain”.

Juana Aranguren abokatua, Garbiñe Biurrun epailea, Anari Alberdi musikaria, Toti Martinez de Lezea, Karmele Jaio edota Laura Mintegi idazleak, Maialen Lujanbio bertsolaria, Maddalen Iriarte (EH Bildu), Rafaela Romero (PSE), Eukene Arana (Elkarrekin Podemos)… daude sinatzaileen arten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irungo Alardea
2023-06-30 | Ilargi Manzanares
Irungo alkateak lehenengoz egin dio harrera alarde parekideari

Alderdi politiko guztietako ordezkariek egin diote harrera Alarde Publikoari.


Gizon bat kantinera aterako da lehen aldiz Irungo alardean

Antxon Jauregik 19 urte ditu eta kantinera izango da Irungo alarde parekidean. Maskulinitate eredu hegemonikoari aurre egin eta hainbat muga mental eta sozial apurtuko ditu Jauregik, genero rol markatua duen kantineraren paperean. “Nire ametsa izan da betidanik, baina ez... [+]


Hemeroteka
Zuri-beltzaren gainetik, zuri-gorria

Halaxe dirudi bukatu ez den eztabaidak. Zuri-beltzekoa. 1997ko ekainaren 30eko argazkia bezalaxe. Ordurako ondo sartua zegoen kolorea analogikoan, ez horrenbeste zenbait burutan. Efemeride honekin egin dut topo egutegian, urteurren borobila aurtengoa Irunen, eta aztarka hasi... [+]


2022-06-30 | ARGIA
Lehen aldiz Udal Gobernuko kide baten eskutik jaso du hiriko bandera Irungo alarde parekideak

Miren Etxebeste Ahal Dugu-ko Irungo Udaleko Berdintasun zinegotziak eman die alarde parekidekoei bandera. Haatik, Irungo alkate Jose Antonio Santanok ez die harrera egin, emakumeak baztertzen dituen desfileari bakarrik bideratuz arreta.


Eguneraketa berriak daude