Irungo alarde parekideak ez du Gipuzkoako Aldundiaren babesik izango, EAJk, PSEk eta PPk hala bozkatuta

  • Ahal Duguk eta EH Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietan proposatu dute Foru Aldundiak ordezkaritza ofiziala bidal dezala Irungo Alarde parekidea babestera. Kontra bozkatu dute EAJk, PSE-EEk eta PPk.

2017ko Irungo Alardeko konpainia parekide bat (argazkia: Alarde Publikoa).

2018ko ekainaren 27an - 13:23

20 urte beteko ditu aurten Irungo Alarde parekideak: Gipuzkoako bigarren hiri handieneko jaietan, emakumeek eta gizonek berdin desfilatu dezaketen alarde bakarra da hori. Besteak, baztertzaileak, ez die emakumeei desfilatzen uzten, konpainia bakoitzak izaten duen kantineraren salbuespenarekin.

Efemeridearekin bat eginez, Gipuzkoako Batzar Nagusietan EH Bilduk eta Ahal Duguk mozioa adostu zuten, Aldundiari ordezkaritza ofiziala bidal dezala eskatuz. Asteazken goizean eztabaidatu da mozioa, baina ez du gainontzeko alderdien babesik jaso.

EAJk, PSE-EEk eta PPk “festa sentitzeko bi moduak” onartu behar direla argudiatu dute, emakumeei jaietan parte hartzen ez uztea errespetatu beharreko “sentsibilitate” gisa hartuz. Jeltzaleek osoko zuzenketa egin diote desfile parekidea babesteko eskatzen zuen mozioari eta 27 botorekin aurrera atera da. Zuzenketa horretan, Alarde parekideari babesa adierazi ordez, Aldundiari eskatzen zaio “bitartekaritza lana” egin dezala “Irungo eta Hondarribiko alardearen gatazka konpontzeko helburuarekin”.

Ainhoa Beola EH Bilduko bozeramaileak gogora ekarri du legegintzaldi honetan 20 ekimen izan direla gai honekin lotuta eta denei ezezkoa eman dietela EAJk eta PSEk. Jarrera horren erruz, “bazterkeria instituzionalizatu da”, Beolaren ustez.

Santano Alarde parekideari harrera egiten?

Batzar Nagusietakoa ez da izan Irungo Alardeak azken egunetan eman duen albiste bakarra. Sare sozialetan eta mezularitza-aplikazioetan El Diario Vasco egunkariaren webguneko albiste baten antza daukan pantaila-argazki bat asko zabaltzen ari da: albisteak dio Jose Antonio Santano Irungo alkateak (PSE-EE) lehenbiziko aldiz harrera egingo diola Irungo Alarde parekideari.

Benetakoa ez den albiste horretan, alkatearen ahotan jarri dute jarreraz aldatzeko erabakia.

Irungo alkateak Alarde parekideari ere harrera egingo diola zioen albiste faltsua.

Ez dago jarrera aldaketarik ordea, Santanok bere Facebookeko orrian argitaratu duen azken mezua irakurrita ikusten denez. Irungo alkateak kritikatu du sarean gezurrak esatea errazegia dela.

Jaso dituen erantzunen artean zenbaitek alkateari babesa adierazi dioten arren, beste batzuek leporatu diote albiste faltsuaren aitzakian beste behin ere saihestu egin duela emakumeek parte hartzen duten desfilearekiko jarrera aldatzea; eta herritar batek adierazi du gustatuko zitzaiola albiste faltsua egiazkoa izatea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irungo Alardea
2023-06-30 | Ilargi Manzanares
Irungo alkateak lehenengoz egin dio harrera alarde parekideari

Alderdi politiko guztietako ordezkariek egin diote harrera Alarde Publikoari.


Gizon bat kantinera aterako da lehen aldiz Irungo alardean

Antxon Jauregik 19 urte ditu eta kantinera izango da Irungo alarde parekidean. Maskulinitate eredu hegemonikoari aurre egin eta hainbat muga mental eta sozial apurtuko ditu Jauregik, genero rol markatua duen kantineraren paperean. “Nire ametsa izan da betidanik, baina ez... [+]


Hemeroteka
Zuri-beltzaren gainetik, zuri-gorria

Halaxe dirudi bukatu ez den eztabaidak. Zuri-beltzekoa. 1997ko ekainaren 30eko argazkia bezalaxe. Ordurako ondo sartua zegoen kolorea analogikoan, ez horrenbeste zenbait burutan. Efemeride honekin egin dut topo egutegian, urteurren borobila aurtengoa Irunen, eta aztarka hasi... [+]


2022-06-30 | ARGIA
Lehen aldiz Udal Gobernuko kide baten eskutik jaso du hiriko bandera Irungo alarde parekideak

Miren Etxebeste Ahal Dugu-ko Irungo Udaleko Berdintasun zinegotziak eman die alarde parekidekoei bandera. Haatik, Irungo alkate Jose Antonio Santanok ez die harrera egin, emakumeak baztertzen dituen desfileari bakarrik bideratuz arreta.


Eguneraketa berriak daude