Iruñerriko “Villavesa” autobusak
martxan dira berriz

  • 24 egun iraun dituen lanuztea bertan behera uzteko erabakia hartu dute Iruñerriko garraio publikoko langileek. TCC enpresako zuzendaritzak sindikatuekin eta langile batzordearekin adostutako akordioari oniritzia eman diote eta gaur goizetik normaltasunez ari da hiri garraioa funtzionamenduan.


2014ko urtarrilaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Abenduaren 16an abiatutako greba mugagabeari amaiera eman diote Iruñerriko garraio publikoko langileek.

Astelehenean enpresako langile batzordea Iruñerriko Mankomunitatearekin batzartu eta akordiorako oinarriak adostu ostean greba amaitu eta lanean hasteko nahia adierazi dute langileen gehiengoak.

Deituta zeuden 447 gidarietatik 400ek hartu dute parte bozketan. Horietatik 313k lanuztea utzi eta akordioa adosteko botua eman dute, 79k ezezkoa, bostek zurian bozkatu dute eta beste hiruk bozka baliogabea. 

Enpresak proposatutako lan hitzarmen berriarekin hainbat eskubide galduko dituzte langileek, eta baldintzak okertuko zaizkie. Espainiako lan erreformari jarraiki, %5,38  jaitsiko zaie soldata autobus gidariei.

Hala ere, hilabeteetako lan gatazkari amaiera eman dion itunak 2015ean eta 2016an soldatak hobetzeko aukera eta lan hitzarmen berria sinatu arte orain artekoaren atzeraeragintasuna bermatzea jaso ditu.

Horrez gain, hainbat langileri irekitako espedienteak kaleratzerik gabe itxi eta enpresa barruan argituko direla bildu du akordioak. Eta 2010eko urtarrilaren 1a baino lehen kontratatutako langileei kontratu iraunkorra eginen diela hitzeman du TCC enpresak.

Iruñerriko Mankomunitateak langile eta enpresaren arteko negoziazio prozesuaren berri izan beharko du etengabe; eta akordioan bildutako puntu guztiak betetzen direla bermatu beharko du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako lan erreforma
Finantza kontua edo justizia soziala?

Finantzen Euskal Kontseiluak pasa den urteko diru bilketaren berri eman du. 2020an baino gehiago bildu da, eta balorazio ezin baikorragoa da. Datorren urtean politika publikoak egiteko diru gehiago izango dute instituzioek. Ez dute gezurrik esan. Baina egin daiteke bestelako... [+]


Espainiako lan erreforma
2012 eta 2022: aurkitu zazpi diferentziak

Espainiako 2012ko lan erreforma derogatzeko baino, lege hori “berresteko” bozketa egin dute Espainiako Kongresuan –besteak beste Ciudadanosen aldeko botoekin–, hori salatu dute behintzat euskal sindikatu eta eragile ugarik. Izan ere, duela hamar urte... [+]


Analisia
Arrakala handitzen

Nafarroan hazi omen da gehien soldata handien eta txikien arteko aldea. KPIaren hazkundea azken hamarkadetako handiena izan da 2021ean, eta hitzarmen duinak dituzten langileek ez dute eros ahalmenik galduko, baina gehienentzat ez da horrela izango. Arrakalak gora egingo du... [+]


Shakespeare forala

Ba joan den osteguneko lan-erreforma yolandikoaren botazioak harrapatu ninduen Shakespeareren Hamlet irakurtzen –ez galdu Juan Garzia Garmendiak egindako itzulpena, beste galaxia batera darama irakurketaren plazera–; eta Madrilgo diputatuak, saiatu behintzat, saiatu... [+]


Eguneraketa berriak daude