Iruñerriko Euskaldunen Agerkaria, komunitateari zabalik

  • Iruñerriko Euskalerria Irratiak eta Tokikomek proiektu berria aurkeztuko dute ostiralean 19:00etan Iruñeko Katakrak gunean. Informazio lokala landuko dute, eta komunitateari tarte zabala eskainiko dio.


2015eko martxoaren 06an - 11:10
Euskalerria Irratiaren atari digital berria

Iruñerriko Euskaldunon Agerkari Digitala "independentea, irekia eta parte hartzailea" izango da, irratiko kideen arabera. Haien hitzetan, komunikaziorik gabe “nekez” egingo du komunitateak aurrera: “Plaza digital bat, elkargune bat, elkarren berri edukitzeko toki bat eskaini nahi diegu euskaldunon komunitateko kideei”.

Proiektu honek, soziolinguistikoki ez ezik, informatiboki bere zentzua eta indarra baduela azpimarratu dute: “Ez dugu hedabidea izan nahi baizik eta komunikabidea”.

1.000 bazkide

Euskalerria Irratia Iruñerriko irrati euskalduna da. Iruñerriko irratien artean, tokiko programazio zabalena dauka 40 ordutik gorako asteroko emisioarekin. Nafar gizartean ongi erroturik dagoen proiektua da. Hala erakusten dute datuek: 1.000 bazkide inguru dira “diruz zein gogoz” laguntzen dutenak eta ehundik gora dira irratiko kolaboratzaileak.

Nafarroako Gobernuak sarritan ukatu dizkio lizentziak, eta epaileek hainbatetan salatu dute hori. Nafarroako Parlamentua, Madrilgo Diputatuen Kongresua eta Europako Batzordea Euskalerria Irratiaren egoera legala konpontzearen alde azaldu dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalerria Irratia
35 urteurrena emanaldi berezi batekin ospatuko du gaur Euskalerria Irratiak

1988ko azaroaren 7an egin zuen lehen emisioa Iruñerriko irratiak. Urteurrena aitzaki hartuta, Zentral aretoan “musika eta hitza” uztartuko dituen ekitaldi bat antolatu dute.


Euskalerria Irratiak podcasten aldeko apustua eginen du denboraldi honetan

Irrati urtea astelehenean, hilaren 18arekin, abiatuko dute, albistegiak eta arratsaldeko magazina indartuta. Azaroaren 7an, irratiak 35 urte beteko ditu eta hainbat ekimen gauzatuko  dituzte urteurrena ospatzeko.


Hedabideak publizitate instituzionalik gabe Iruñean
Langa bat gehiago

Kalkulua zehatza da. Iruñeko biztanleen %10,5 da euskalduna. Navarra Sumak gidatutako Iruñeko Udalak publizitate instituzionala lortzeko gutxienez audientzia osoaren %10 izatea exijitu die hedabideei. Euskarazko hedabideek publizitatea lortzeko hiriko biztanle... [+]


Maiaren publizitate banaketaren aurka helegitea aurkeztu du Euskalerria Irratiak

Euskalerria Irratiak helegitea aurkeztu du Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aitzinean, Iruñeko Udalaren publizitate instituzionalaren esleipenaren kontra.


Eguneraketa berriak daude