Iruñerriko bost gazteren kontrako epaia berrikusiko du gaur Espainiako Auzitegi Gorenak

  • Segiko eta Ekineko kide izateagatik seina urteko kartzela zigorra ezarri zien Espainiako Auzitegi Nazionalak Iruñerriko bost gazteri. Epai horri egindako helegitea aztertuko du Auzitegi Gorenak. Iruñean “herri harresia” antolatzen ari dira eta gaur eguerdian agerraldi jendetsua egin dute.


2013ko uztailaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ekainaren 22an Gaztelu Plazan "herri harresia" eraikitzen hasi ziren sinbolikoki. Argazkiak, auzipetuak jendeak babestuta. (Argazki Press)

2008an poliziaren esku egon zirenean torturapean eta inkomunikazio aldian egindako adierazpenetan oinarritutako epaia dela salatu dute Aritz Azkona, Luis Goñi, Xabier Sagardoi, Maider Caminos eta Iker Jimenezek. Auzitegi Gorenak gaur berrikusiko du epaia eta berriz ere kartzelaratuak izateko arriskua dutela ohartarazi dute.

Kartzelaratzea oztopatzeko “herri harresia” antolatzen ari dira azken asteotan. Ekainaren 22an Iruñeko Gaztelu plazan harresia eraikitzen hasi ziren sinbolikoki ehunka lagun eta kartzelaratze aginduaren aurrean eman beharreko erantzuna prestatzen hasi ziren.

Gaur eguerdiko 12:00etan agerraldia egin dute toki berean eta ehunka lagunek euren etxeetako giltzak eskaini dizkie auzipetuei; arratsaldean Iruñerriko beste zenbait tokitan ere mobilizazioak egingo dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri harresiak
Hamar urte bete dira Ondarroan zubi harresia eraiki zenetik

"Kartzelak husteko garaia" zela argudiatuta, Urtza Alkorta ondarrutarraren atxiloketa saihesteko zubi harresia eraiki zen Ondarroan 2013ko maiatzaren 10ean. Lau egunetan, Ondarroatik egindako aldarriak Euskal Herriko mugak gainditu zituen.


2019-04-08 | ARGIA
Espetxetik irten da Ekaitz Ezkerra, Donostiako herri harresiko azken presoa

Igandean, apirilak 7, espetxetik irten da Ekaitz Ezkerra preso politiko donostiarra, sei urteko espetxe zigorra bete ostean. 2013ko apirilaren 30ean atxilotu zuten Ezkerra, Donostiako Askegunean, Segiko kide izatea leporatuta. Orduan atxilotu eta espetxeratutakoetatik Ezkerra... [+]


2018-10-01 | ARGIA
Seven young Basques illegally sent to prison

They were arrested in 2015 after being accused by the Ertzaintza (Basque police) of being members of pro-independence organization Segi. The Spanish Constitutional Court has now declared the order for arrest and imprisonment invalid and “against the law and rights”.


2018-09-26 | ARGIA
Zazpi gazteren atxilotze eta espetxeratzea "legez kontrakoa" izan zela ebatzi du Konstituzionalak

2015ean atxilotu zituen Ertzaintzak Segikoak izatea leporatuta Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitutako zazpi lagun, horietatik hiru Gasteizen egindako “herri harresian”. Defentsak Auzitegi Gorenean jarrita zuen helegitea aintzat hartu eta gazteak kartzelaratzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude