argia.eus
INPRIMATU
Iruñeko Zine Jaialdian 124 film eskainiko dira

2009ko urriaren 02a

Hamar urte beteko ditu aurten Iruñeko Zine Jaialdiak. Urriaren 5etik 10era egingo den jaialdirako 608 lan aurkeztu dira eta horietatik 124 aukeratu dituzte. Dimas Lasterra jaialdiko zuzendariaren esanetan, hasierako urtetako ildora itzuliko dira, alegia, eduki sozialeko dokumental eta film laburretara joko dute. Zazpi sari banatuko dituzte eta Alex Angulo aktorea eta Miguel Urabayen zine kritikaria omenduko dituzte.