Iruñeko Udalean, agiri bat euskaraz izateko urte eta erdi

  • Irakurleren batek helbide fiskala aldatzeko agiria euskaraz nahi badu, lasai egon bedi: Iruñeko Udala horretan ari da.


2017ko maiatzaren 17an - 11:40

Iruñeko Udalean, helbide fiskala aldatzeko agiria sortzen du erroldako programa informatikoak: Bi lerroko agiria da.

2015ean egin zen lehenbiziko eskaera, Iruñeko Udaleko Erregistroan, agiri hori euskaraz ere eman zedin, eta 2015eko abuztuan Udalak erantzun zuen baietz, euskaraz ere eman behar zela, eta horretan ari zela, baina egokitzapen informatiko batzuk egin behar zirela.

Baina 2017an egoerak bere horretan dirau. Hala, Arartekoak 2017ko otsailaren 13an gogorarazi zion herritarrek eskubidea dutela Administrazioei euskaraz egiteko eta erantzuna ere euskaraz jasotzeko, baina Iruñeko Udalak, berriz ere, erantzun zuen "horretan ari zela".

Gai honetan aipatzekoa da Nafarroako Administrazio Auzitegiak izan duen jokabidea. Nafarroako Administrazio Auzitegia Nafarroak duen erakunde berezia da, doakoa, herritarrek kexak bidera ditzaten udalen kontra, uste baldin badute ez dutela Legea betetzen. Nolabait, "udaletarako ararteko" bat da, baina desberdintasun handi batekin: Epaiak nahitaez bete beharrekoak dira, Arartekoarekin ez bezala. Bada, gai honetan ere kexa jarri zen Nafarroako Administrazio Auzitegian, baina 2015eko abuztuaren 7an Iruñeko Udalak eskaera onartu eta "horretan ari zela" erantzun zuenez, Nafarroako Administrazio Auzitegiak bukatutzat eman zuen afera, iritzirik eman gabe. Eta gaur egun Nafarroako Administrazio Auzitegiak ez du Iruñeko Udala behartu nahi bere hitza betetzera, "horretan ari zela" erantzun zuelako, eta gaia bukatutzat ematen duelako.

Beraz, Nafarroako udalek badakite zer egin behar duten Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean: Kexen aurrean baietz erantzun, "horretan ari direla", eta beren hitza sekula ez bete.

Eta irakurleren batek helbide fiskala aldatzeko agiria euskaraz nahi badu, lasai egon bedi: Iruñeko Udala horretan ari da.

Jatorrizko artikuluak Sustatuk argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker argitaratu dugu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude