argia.eus
INPRIMATU
Iruñeko Txantrea auzoko Euskaldunon Biltokik egitarau oparoa prestatu du udarako
  • Uda garaian sartuta, Iruñeko Txantrea auzoko Euskaldunon Biltoki elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Hemen horietako batzuk.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 23a
Biltokiko kantu ekitaldi bat. (Arg.: Biltoki)

Dantza ikastaroa

Ekainaren 24an helduentzako euskal dantzen ikastaroa abiatuko dute, 19:00etatik aurrera, toki mugatuekin eta segurtasun eta distantzia neurriak beteta.

Bertso Lardaxka

Ekainaren 25ean arratseko 20:00etan Bertso Lardaxka itzuliko da! Lagunartean bertsolaritzaz eta bertsotan hutsetik ikasteko eta aritzeko taldetxoa osatuko dute, bi astean behin elkartzeko.

Kike Amonarriz bazkide kuttuna

Ekainaren 27an, Biltoki egunean, Kike Amonarriz bazkide kuttun izendatuko dute, bere ibilbide osoan zehar euskaraz eta euskararengatik egindako lan guztia eskertzeko. Ekitaldia 13etan izanen da, eta ondoren bazkaria izanen dute. 

Haurrentzako tailerrak

Uda honetan haurrentzako tailerrak euskaraz antolatu dituzte Biltoki elkartan. Uztailaren 16tik abuztuaren bukaerara astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 13:00etara, 6-12 urte bitarteko haurrei eskainiak. Toki mugatuak izanen dira, eta segurtasun eta higiene neurriak beteko dira.

Tailerretan honako gaiak jorratuko dituzte:

Uztailaren 16a, osteguna: Zientzia

Uztailaren 21a, asteartea: Musikarekin jolasean

Uztailaren 23a, osteguna: Sukaldaritza

Uztailaren 28a, asteartea: Eskulanak

Uztailaren 30a, osteguna: Euskararekin jolasean

Dagoeneko izena eman daiteke, nahi den egunetan, 699612124 Whatsappean. Egun bakoitza 6 euro izanen dira; 5 egunak, 25 euro. Izena emateko azken eguna uztailaren 9a izanen da. Abuztuko tailerren berri aurrerago emanen dute. Euskaldunon Biltokik jakinarazi duenez, “uda berezi honetan lagunekin goiz ederrak pasatzeko eta euskaraz mintzatzeko aukera bikaina duzu Biltokin, animatu!”.

Mendia euskaraz: Ezkabako ihesaldia

Ezkabako ihesaldiaren bideak lau etapa ditu eta ibilbidea lau egunetan egin ahal izango da, hurrenez hurren honako egunetan: uztailaren 19an eta abuztuaren 2an, 16an eta 30ean.