Iruñea erdiguneko mugikortasun plana: auto gutxiago eta autobus eta bizikleta gehiago dabil

  • Iruñea erdiguneari eragiten dion mugikortasun planak hamar hilabete bete dituenean, hainbat datu eman du Udaltzaingoak. Herritarren ohiturak aldatzen ari direla sumatzen da.


2018ko uztailaren 23an - 10:03
Obrak Navas de Tolosa kalean, GoogleMaps-etik hartutako irudian.

Alde Zaharraren eta Lehen Zabalgunearen "adeitasun planaren" helburuetako bat da ibilgailu pribatuen joan-etorriak murriztu eta autobus eta bizikleta kopurua handitzea. Baita oinezkoei tarte zabalagoa ematea ere. Zentzu horretan, emaitzak jada ikus daitezkeela erakusten dute Udaltzaingoak emandako datuek.

Datu horietako batzuk plazaratu ditu Kepa García kazetariak Noticias de Navarra egunkarian, planak jasotzen dituen 10 helburuak ardatz hartuta. Ikus daiteke, esaterako, Alde Zaharrean eta inguruko kaleetan autoen kopuruak behera egin duela, eta horrek ez duela auto pilaketarik eragin hiriko beste leku batzuetan. Bestalde, garraio publikoaren erabilerak %4,5 (lan egunetan) eta %9,5 (larunbatetan) artean egin du gora; eta bizikletek espazio gehiago dute orain.  Takonera eta Navas de Tolosa kaleetan, adibidez, bidegorri berria egin dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruñea
Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Erorien monumentua eraistearen aurkako pintaketa faxistak egin dituzte Iruñeko Alde Zaharrean

Joseba Asiron alkatearen aurkako irainak margotu dituzte EH Bilduren egoitza batean.


"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


Eguneraketa berriak daude