Iruñeko herri harresiak babestu zuen Luis Goñi ekainaren 2an askatuko dute

  • Luis Goñi barañaindarra ekainaren 2an askatuko dutela iragarri du sare sozialen bidez Askeguneak. Almerian dago preso egun, bere etxetik 942 kilometrotara. Topatuk jaso duenez, "Hator besoetara-etxera!" lelopean mobilizatzera deitu dute Barañainen.


2016ko maiatzaren 23an - 11:26

Goñi orain hiru urte atxilotu zuten Segiko kide izatea egotzita. Ehunka lagunek babestu zuten Nabarreria plazan egindako herri harresian. Espainiako poliziak gogor hartu zituen desobedientzia ariketa egiten ari ziren kideak eta kolpeka heldu ziren Goñirengana. Atxiloketak nazioarteko oihartzuna izan zuen.

Hemen ARGIAk grabatutako bideoa.

Aurretik, 2008an ere atxilotu zuten Segiko kide izatea egotzita. Inkomunikazioak iraun zuen bost egunetan torturatu egin zutela salatu zuen. Madril eta Alacanteko espetxeetan izan zuten, ondoren baldintzapean aske uzteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AskeGunea Iruñea
Luis Goñi askatu dute
Ehunka beso Euskal Herrira bueltatzean besarkada erraldoiez estutzeko

Zazpirak eta hamar inguruan, bi suzirik hasiera eman diote Barañaingo bi plazatatik abiatu diren zutabeei. ‘Etxera’ lelodun pankarta bana buruan, presoak Euskal Herriratzearen aldeko oihuak entzun dira Udal plazara bidean.


Iruñeko Herri Harresiaren ondoren

Aske Guneak edo Herri Harresiak antolatu dituzten gizarte taldeek, “dena da ETA”ren estrategiari desobedientziaz aurre egitea erabaki zuten ezker abertzaleko hainbat sektorek.


Iruñeko herri harresia, desobedientziaren bide zaila

Espainiako Poliziak 12 orduz atzeratu behar izan du Luis Goñiren atxiloketa. Iruñeko Alde Zaharrean izan da Barañaingo gaztea, kalean, Espainiako Justiziari desafio eginez. Azkenean astelehen goizaldeko 01:30ean, operazio azkar eta erasokor batean atxilotu... [+]


1:30etan atxilotu du poliziak Luis Goñi Iruñeko AskeGunetik

11 ordu iraun du Nabarreria plazako Askeguneak. 1:30 aldera jo du sirenak eta herri harresia osatu dute. Poliziak banaka atera ditu besoak elkarri lotutako harresi kideak eta sei minutuan eraman du Luis Goñi atxilotuta, Lander Arbelaitzen bideoak erakusten duenez... [+]


Eguneraketa berriak daude