argia.eus
INPRIMATU
Udan eskola jantokiak itxiz gero, Iruñeko haur askok ez dutela zer jan izango salatu dute
  • Iruñeko eskola jantokiek hiriburuko haur guztien elikadura ziurtatu behar dutela adierazi dute Geroa Bai eta PSN alderdiek. Kexu agertu dira udan itxi egiten dituztelako, eta Udalari eskatu diote laguntzak bideratzeko.

ARGIA @argia 2014ko ekainaren 17a
Eskolakoa da haur askorentzat eguneko otordu bakarra oposizioak salatu duenez.

Ikastetxeetako ordezkariek eta gizarte eragileek jakinarazi dutenez, haur batzuk gosaltzeke eta hamaiketakorik gabe joaten dira eskolara, familien arazo ekonomikoek behartuta. Ondorioz, ikastetxeko bazkaria da haientzat egunean behin elikadura egokia ziurtaturik izateko modu bakarra.

Udan jantokiak itxi egiten direla-eta, Geroa Bai eta PSN alderdiek Udalari eskatu diote egoera larrienean dauden umeei laguntzeko, ez ekonomikoki bakarrik, baita elikadura egokia bermatuko duten zentroak irekita ere.

"Zoritxarrez, laguntzak lau haizetara iragarri bazituzten ere, oraindik ez da deialdirik egin", salatu du Geroa Baiko zinegotzi Aitor Lakastak.