Iruñeko aurrekontuei "babes kritikoa" emanen die Aranzadik

  • "Montororen murrizketei men" egiten diete kontuek, formazioaren arabera; horregatik, kritiko azaldu da EH Bildurekin eta Geroa Bairekin, "inoiz ez delako momentua Madrili ezetz esateko".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 15an - 09:23
Aranzadik baiezkoa eman arren, bere jarrera kritikoa azaldu du.

'Montoro Legea' deritzona beteta, "PP gobernuaren amarruei men egin" zielakoan dago Aranzadi, eta, hala ere Iruñeko aurrekontuen alde bozkatuko dute haren hiru ordezkariek, baina "babes kritikoa" da eskainiko dutena.  "Auketa paregabea galdu" da, Aranzadiren ustetan, bestelako aurrekontuak egiteko. Gainera, gertatutakoaren aurrean "aurkako jarrera publikorik" egon ez delakoan dago taldea eta informazio falta salatu du: "Aldaketa babesten duten iruindarrei ez zaie argitu gertatzen ari den hau guztia eta zergatik izanen ditugun aldaketa gutxiago Iruñean".

Salatu dutenez, "Ogasun Ministerioak Iruñeko inbertsiorako aurtengo aurrekontuetatik, gutxienez 3,5 milioi murriztu ditu, kontuan harturik aurreko urteotan izan diren inbertsio soberakinak eta aurten gauzatuko direnak". Udal Ogasun sailak murrizketak onartu dituela uste du Aranzadik.

3'5 milioi horiekin egin zitekeen guztia zerrendatu dute Aranzadiko ordezkariek: Etxebakoitzen inbertitzera -700.000 euro-; Emakumeen Etxearen proiektua martxan jartzea -900.000 euro-; Amaiur ikastolako eta Vazquez de Mellako sukaldeak berritzea; eta Barañain-Burlata ardatza eta Labriteko bizikleta bidea. 

UPNren politika fiskalak

"Ez dago aberastasunaren banaketa gure herrian". Hori da Aranzadik esan duena aurrekontuen inguruko irakurketa egiteko prentsaurrekoan. Diru sarrerak handitu diren arren, hori "ekonomiaren berreskupenari esker eta eraikuntza eta turismo sektoreak berpiztu" direlako da. Ez, ordea, politika fiskalak aldatu direlako, izan ere, "UPNtik jasotakoak mantentzen dira". Errenta altuenek "dagokiena baino gutxiago" ordaintzen dutela deritzo taldeak. Horregatik, "premiazko aldaketak" galdegin ditu: etxebizitza katastroa eguneratzea; udal diru kutxan politika sozialerako "gehiago" inbertitzea; eta zergak eguneratzea. 

Aldaketa ez dago arriskuan

"Aranzadik Iruñeko udalerako proposatuko lituzkeen aurrekontuak ezberdinak izanen liratekeela onartzen badu ere, aurtengo aurrekontuak aldaketa sostengatzeko oso beharrezkoa den elkarren arteko lan emaitza direla ezin du ukatu: lau sensibilidade politikoen ondorioa dira eta honetan kontsentsua oinarrizkoa da Iruñeak 2015ko maiatzean adierazi eta aukeratu zuen aldaketa bermatzeko".

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruñea
"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


2024-04-12 | Gedar
Bost lagun epaituko dituzte hilaren 17an, Iruñeko Bloke Sozialistako etxegabetzeei lotuta

Iruñeko Udalaren aginduz, Poliziak iazko azaroan hustu zuen Jarautako blokea, hainbat egunez hura setiatu ostean. Bloke Sozialistan zirenei elkartasuna adieraztera joan ziren bost pertsona salatu zituen UPNk, eta salaketak mantentzea erabaki dute EH Bilduk, Geroa Baik... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Eguneraketa berriak daude