argia.eus
INPRIMATU
Iruñeko alkate Enrique Mayaren txanda
  • Enrique Maya Iruñeko alkateak deklaratuko du gaur Iruñeko Auzitegiko Instrukzioko 3. Epaitegiko Maria Paz Benito epailearen aurrean, Nafarroako Kutxako (CAN) dieten auziagatik.

Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko apirilaren 15
Enrique Mayak 12.000 euro jaso zituen hiru bileratara azaltzeagatik.

Mayak, CANeko Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorreko kide ohiak, 12.000 euro jaso zituen hiru bileratara joateagatik.

Epaitegiaren aurrean bi elkarretaratze egingo dira, Kontuz! kontsumitzaileen elkarteak deitutakoa batetik, eta alkatearen jardunarekin gustura ez dauden udaltzainena bestetik.

Ostiralean Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiak deklaratu zuen. Kontraesan batzuetan erori zen Sanz, eta dieten erantzukizun osoa Alberto Pascual CANeko zuzendari nagusi ohiaren bizkar gainean laga nahi izan zuen, Yolanda Barcina presidentea ere seinalatu zuen arren. Kontuz elkarteak presidente ohiaren deklarazio osoa jarri du sarean kontsultagarri.