Iruņeko Alde Zaharrean dauden kamera finko guztiak mapa batean kokatu ditu blogari batek

  • Alberto Matxain Alde Zaharreko bizilagunak ehundik gora kamera zenbatu ditu eta Google Maps-en kokatu ditu guztiak. Gutxienez begi bistan daudenak. Ekimen honekin kamera hauen inguruko eztabaida piztu nahi izan du.

Ahotsa.info @ahotsainfo
2018ko urtarrilaren 17a

Goian ikusten duzuna, Iruñeko Alde Zaharreko mapa da, eta puntu bakoitza kalean begi bistan dagoen kamera bat da. Alberto Matxain Iruñeko blogari eta ezker abertzaleko militanteak egindako mapa da, eta bere Kontraesana webgunean argitaratu du.

Matxainek egin duen kontaketan ehundik gora kamera agertzen dira, 11.000 biztanlera iristen ez den auzo batean. Eta norenak dira kamera horiek? Udalarenak eta Nafarroako Gobernuarenak, baina badira pribatuak direnak ere: hotelak, dendak, bakuetxeak, tabernak... kamerak non-nahi eta kalean gertatzen den guztia grabatzen, 24 orduz, urteko 365 egunetan. Hauek ez dute atsedenik hartzen. Azken hamahiruak, Iruñeko Udalak jarri zituen auzoan trafikoa murrizteko planaren baitan, kotxeen sarrera-irteerak kontrolatzeko.

"Alde Zaharrean bizi naiz eta Alde Zaharrean egiten dut lan. Etxetik lanera sei minutu ditut, eta zazpi kameraren aurretik pasatzen naiz. Monitorizatuta bizi naiz", dio Matxainek, eta "zu ere bai" aipatzen du bere blogaren artikuluan. Izan ere, Nafarroako Gobernuak 1.041 kamera ditu Nafarroan barreiatuta, haietako 495 Iruñean. Iruñeko Udalak 200 baino gehiago ditu, Diario de Navarrak abenduaren 9an argitaratutakoaren arabera. Kamera pribatuak ehunka dira. Eta hori ez da soilik "fenomeno nafarra", ezta gutxiago ere. Euskal Herriko hiri eta herri handietan errepikatu egiten den fenomeno bat da, noski.

Kontrol soziala eta eskuinaren eredua

Baina zergatik daude hainbeste kamera 11.000 biztanle biltzen dituen auzo batean? Azalpen bat hau izan daiteke: eraikin publiko ugari dagoela Alde Zaharrean. Udaletxea, Nafarroako Artxibategia, Nafarroako Museoa, Hezkuntza Saila, Hizkuntz Politika Saila, Hizkuntz Eskola, Liburutegi Publikoa… gehienek kamerak dituzte perimetroa inguratzen. Haietako batzuk elkarren ondoan daude eta kale berean kamerak pilatu egiten dira, Santo Domingoko jaitsieran bezala.

Ezin da ahaztu ere Iruñeko erdiguneak beste edozein auzok baino jende gehiago biltzen duela, erosketak, poteoa, edo asteburuko parrandak direla-eta. Eta Sanferminen bihotza ere badela, eta Alberto Matxainek bere artikuluan gogoratzen duen bezala, kamerak determinanteak izan omen ziren “La manada” delakoa atxilotzeko garaian, Madrilgo neska bat sexualki erasotzeagatik. Baina kamera hauen jatorria eraso sexualak ekiditea ez zela izan argi dago. Iruñea, duela gutxi arte, UPNren agindupean izan da, eta kontrol sozial zorrotza ezarri zuen alderdi erregionalistak herri mugimendua jazartzeko eta disidentziarekin bukatzeko.

"Gaia konplexua da", onartzen du Matxainek, eta erpin asko dituela azpimarratzen du. Horrexagatik ez du uste proposamen sinplistek eztabaida aberastuko dutenik. "Alde Zaharreko ehundapiko kamerak segurtasun eredu baten eta eredu sozioekonomiko baten adierazpena dira: eskuinaren eredua, desberdintasun sozialen eta kontrol sozialaren eredua. Eta eredu horri ez diogu legegintzaldi bakar batean buelta emango, ezta soilik instituzioetatik ere, baina ezta tabernako kritikatik edota planteamendu utopikoetatik ere", nabarmendu du egindako lan honekin.

Instituzioen ardura badela argi du blogariak, baina bereziki, eta eztabaidari hasiera emateko, Matxainek auzokideen teilatuan ikusten du pilota. "Auzokideen sektore garrantzitsu batek ez badu beharra ikusten, ez diogu buelta emango" egoera honi, eta egunero, bere etxetik lanera joaten denean, gutxienez zazpi aldiz agurtu beharko dio objektiboari.

Albiste hau Ahotsa.info-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: Kontrol soziala  |  Nafarroako Gobernua  |  Iruņea

Kontrol soziala kanaletik interesatuko zaizu...
'Tretatxu', lapurren gobernadorea

Batxi Landa, Tretatxu, espetxean hildako beste gaizkile bat baino ez litzateke izango, ahozko tradizioan haren oihartzunak iraun izan ez balu. Baina kopla labur batzuen arrastoari segika, XVIII. mendeko errebelde baten biografia osatu du Hektor Ortega kazetariak. Historia honek erakusten digu jite soziala zuten bidelapurrak uste baino gehiago zirela Euskal Herrian, eta menpeko klaseen babesa zutela handikien aurrean. 


Azkoyen enpresak bere langileak kontrolatuko ditu aplikazio baten bidez

Azkoyen taldeak lan orduetan denbora kudeatzeko eta langileak lanean daudela ziurtatzeko app bat sortu du. Aplikazioak “malgutasuna, azkartasuna eta erosotasuna” ekarriko dituela esan dute konpainiako buruek.


2018-03-22 | ARGIA
Edward Snowden
"Facebook bijilantziarako enpresa bat da"

NSA segurtasun agentziako langile ohi Edward Snowdenek esan du "bijilantzia konpainia" dela Facebook. Adierazpenok egin ditu Facebookek itxi ostean Cambridge Analytica enpresaren eta bertoko langile ohi Christopher Wylie-ren kontuak. Analista kanadiar honek salatu du Cambridge-ek 50 milioi herritarren datuak pilatu zituela legez kanpo, AEBetako 2016ko hauteskunde kanpainan Donald Trumpen hautagaitza babesteko.


Nola identifikatzen dugu gatazka espazio publikoan?

Futbolak Bilbon eragindako ondorioekin batera gogoeta asko gertatu dira azken egunotan. Hiriaren ikuspegitik, espazio publikoaren erabileraren inguruan hausnartzea proposatu du Ula Iruretagoena arkitektoak.


2018-01-28 | Ahotsa.info
Iruņeko Alde Zaharrean dauden kamera finko guztiak mapa batean kokatu ditu blogari batek

Alberto Matxain Alde Zaharreko bizilagunak ehundik gora kamera zenbatu ditu eta Google Maps-en kokatu ditu guztiak. Gutxienez begi bistan daudenak. Ekimen honekin kamera hauen inguruko eztabaida piztu nahi izan du.


2018-01-25 | Andoni Mikelarena
"A safe district, is a district with life in it", another view about the murders in the Otxarkoaga district of Bilbao

The murders which took place in the Otxarkoaga district of Bilbao on the 18th of January have started a debate. Karlos Renedo, a member of Otxarkoaga local association, does not agree with the point of view expressed in much of the media and by many individuals.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude