Larunbatean Iruñeko Sanduzelai auzoko jaietan izandako eraso homofoboa arbuiatzeko elkarretaratzea egin dute igandean, Jai Batzordeak eta LGTBI mugimenduak deituta.
Iruñeko Udalak larunbatean bertan salatu zuen erasoa, eta tankera berdineko jazarpenak pairatu dituzten pertsonei zein noizbait jazarrita sentitu direnei elkartasuna adierazi zieten. “Iruñean gertatzen den edozein motatako eraso, biolentzia edo jarrera sexista eta LGTBIfoboak” gaitzetsi dituzte Geroa Baik, EH Bilduk, PSNk, Aranzadik eta Ezkerrak babestutako komunikatu batean.