Aldaketaren lau indarrak euskarazko bi haur eskola berrien alde Iruñean

  • Eztabaida piztu da aste honetan, Iruñeko Ahal Duguk euskarazko bi haur eskola gehiago zabaltzea ezbaian jarri ostean. Ainhoa Aznarezek argitu du euskarazko haur eskolen alde daudela, "prozedura" ez gustatu arren.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko otsailaren 17an - 15:20

Euskalerria irratian egindako parlamentarien solasaldian nahastutako urak baretu nahi izan ditu Ahal Duguko kide eta parlamentuko presidente Ainhoa Aznarezek.

Iruñerrian euskarazko bi haur eskola egonen direla iragarri ostean, idazkia kaleratu zuen Ahal Duguko idazkari orde Oscar Fresanek, galderak airera botaz eta zenbait jarraibide kritikatuz.

Aznarezen irudiko, "idatzitakoa ez dago oso ongi adierazita"; are gehiago, "hori ez da Iruñea Ahal Duguk pentsatzen duena".

"Hamazazpi haur eskoletatik euskarazko lau bakarrik izateak ez du bermatzen euskaraz ikasteko aukera. Oso gutxi da. Eskaintza horrekin ez da salbatzen. Geratzen dira hainbat ume plazarik gabe", salaketa egin du, aitzitik, "prozeduran" jarri du mira. "Presaka" egin izana kritikatu du.

[Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Iruñean
Datorren ikasturtean ere Iruñeko haur eskola bakarrean egongo da murgiltze eredua

Iruñeko auzo guztietako haur eskoletan murgiltze eredua ezartzeko eskatu dio euskalgintzak udalari. Horrez gain, salatu du  duela 35 urteko egoera berean daudela.

 

 

 


2022-05-09 | Leire Artola Arin
Salatu dute Iruñeko haur eskoletako euskarazko eskaria udalak dioena baino %15 handiagoa dela

Maiatzaren 9an atera dira aurrematrikulen zerrendak, eta Haur Eskoletako Gurasoak elkarteak salatu du Iruñeko Udalak %20ra “mugatu” duen euskarazko eskaria izatez %35,2koa dela. Gainera, azpimarratu dute euskara ezin dela neurtu eskaintza-eskaria... [+]


2022-03-25 | ARGIA
Iruñeko Korrika Txikia espaloietatik egin beharko dute, Udalaren aginduz

Hiriko errepideak “oztopatuko” lituzkeela argudiatuz Korrika iragartzen duen haurren Korrika txikiari trabak jarri dizkio Iruñeko Udalak, haurrei, musikariei eta erraldoiei errepidetik ibiltzea ukatuz.


2022-03-01 | ARGIA
Iruñeko Euskalgintza
"Euskarazko haur-eskolak auzo guztietara ez zabaltzea, aukera berdintasuna ez bermatzea da"

Iruñeko Euskalgintzak azaldu duenez, hirian dauden 12 udal haur-eskoletatik bakarra dago euskaraz murgiltze ereduan: "Horrek esan nahi du eskola horietan eskainiko diren 1.069 plazetatik 130 bakarrik izango direla euskaraz (%12'16a)". Eskaintza murritz hori... [+]


“Fardelkada” Iruñean haur eskoletan euskarazko murgiltze ereduaren alde

Haur Eskolak Euskaraz plataformak deituta, herritar talde batek protesta egin zuen otsailaren 2an Nafarroako Legebiltzarraren aurrean, Iruñeko Udalak hiriaren haur eskoletan euskararekin duen jarrera baztertzailea salatzeko.


Eguneraketa berriak daude