Iruñean Alternatiben Herria antolatzeko deialdia egin dute

  • Iruñeko Katakrak liburudendan, asanblada irekia deitu dute ostegunean 18:00etan ekainaren 2an egin nahi duten Alternatiben Herria antolatzen hasteko.

ARGIA @argia
2017ko abenduaren 14a
Deialdirako egin duten kartela.

Hemen publikatu duten manifestua osorik:

Bizitza burujabea eskubide osoz

2013. urtean Parisko COP21 klimaren inguruko goi-bileraren harira 10, 100 edo 1.000 Alternatiben Herri eraikitzeko deialdia luzatu zen. Baionakoa izan zen horietako bat, eta Bilbokoak txanda hartu zion bi urte beranduago, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren eskutik. Egun batez erakusketek, hitzaldiek, tailerrek, eta batzarrek Kapitalismoari eredu alternatiboa eraikitzea posiblea eta desiragarria dela erakutsi zuten, martxan dauden hainbat eta hainbat proiektu eta borroka ezagutuz.

Gure bizitza eta natura arriskuan daudela ohartarazi genuen: desberdintasunak gero eta handiagoak dira, kapitalak aberastasuna bereganatzen du, aldaketa klimatikoa, eskubide sozialen galera, bazterkeria soziala gero eta larriagoa, baliabide naturalen xahutzea, pribatizazioak, patriarkatuaren indartzea, antolatzea eta erabakitzea eragoztea, produkzio eta kontsumo eredu jasanezinak…

Urte batzuk pasa dira, eta Neoliberalismoaren propagandak “errekuperazioa” du hizpide, herrien eta biosferaren egoera gero eta okerragoa denean, eta prekarietatea gero eta gehiago zabaltzen ari denean. Errefuxatuen aurkako Apartheidak argi erakusten du sistemaren perbertsioa: pertsonen eskubideak jaiotzen diren tokiaren araberakoak dira, edo dauzkaten ondasunen araberakoak. Europara beste kontinenteetako errekurtsoak ekartzen diren bitartean, pertsonei mugak ezartzen zaizkie. Aberastasun handienak gero eta handiagoak dira. Desertifikazioa, aldaketa klimatikoa eta baliabideen agortzea gero eta larriagoak dira Kapitalismo bortitz honetan.

Hala eta guztiz ere, urte hauetan zehar alternatibak zabaldu eta sendotu dira. Hamaika kontsumo talde eta ekonomia aldatzeko proiektu daude martxan. Milaka pertsonek parte hartzen dute borroka sozialean, sindikalean, ekologistan, LGTBIQ+, denok izan dezagun bizitza duina.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren deialdiaren harira, manifestu honen sinatzaileok eragile eta pertsona guztiak deitzen ditugu Iruñeko Alternatiben Herrian parte hartzea. 2018ko ekainaren 2an izango da. Aldarrikapen eta festa eguna izango da, proposamen ugariren erakuslea, handiak nahiz txikiak, egunerokoan betetzen gaituztenak. Ekimena bera bezain garrantzitsua da antolatzeko modua. Auzolanean egitea proposatzen dugu, parte hartu, eztabaidatu eta elkarrekin eragin nahi duten eragile eta pertsona guztien artean.

Alternatibak badaudela eta martxan daudela erakutsi nahi dugu, sistema dela aldatu beharrekoa. Horregatik beste gizarte eredu bat aldarrikatzen dugu, erdian pertsonak jarriz. Ongi bizitzeko, pertsonen eta herrien beharrak asetzeko, geure burua zaintzeko eta Lurra zaintzeko, dominazio eta injustiziarekin bukatzeko.

Ekimen honen helburu nagusiak hauek dira:

  • Martxan dauden alternatibak hedatzea eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzeko
  • Mobilizazioaren eta gizartea aktibatzearen beharra azpimarratu, trantsizio soziala eta ekologikoa gauzatzeko
  • Sareak sortu eta aliantzak egin eta indartzea Alternatiben Herria ospatu eta gero elkarrekin lanean jarraitzeko

Ekonomia soziala kanaletik interesatuko zaizu...
Aiaraldea Ekintzen Faktoria bizitza egitera doa

Bizitzeko proiektu baten aterpea izan asmo du. Aiaraldea Komunikazio Leihoak hauspotu du ekimena, eta komunikabide izatetik komunitate izateko jauzia ematen ari dira. Hezkuntza, feminismoa, kultura, ekonomia sozial eraldatzailea eta elikadura burujabetza ardatz, eta euskara bilgarri eta ibilgailu, bizitzeko alternatibak eraikitzen ari dira Aiaraldea Ekintzen Faktorian.


2018-04-19 | Txerra Rodriguez
Kronikak Mexikoko Cuetzalatik:
Tosepan kooperatiba: kafea eta piperminaz harago

Orain dela 41 urte sortu zen Tosepan, Cuetzalan aldean. Hasiera batean, bertako herritarrak kafea eta pipermina prezio duinagoan saltzeko elkartu ziren. Ordutik, baina, mugimendua asko hazi da, asko aniztu da. Eta zertan oinarritzen da ba? Ekonomia sozial eta solidarioa da Tosepan, ezer izatekotan.


Arrasateko Alternatiben Azoka, kapitalismotik harago bizi nahi dutenen erakusleiho

Alternatiben Azoka antolatu dute Arrasaten, apirilaren 20an, 21ean eta 28an. “Enpresa kapitalisten logikatik at dauden enpresei ahotsa emateko” espazioa sortuko dute antolatzaileek, eta kooperatibismoarekin, ekonomia sozial eraldatzailearekin eta bestelako balioekin lan egiten duten elkarte eta enpresak gonbidatuko dituzte. Tartean ARGIA izango da.          


Oscar García Jurado
"Imaginario kolektibo andaluzetik oso bestelako kooperatibagintza sortzen ari gara"

Andaluziako Morón de la Fronteran jaio eta hazia, lurralde ekonomian doktoratua da Oscar García Jurado. Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitatean hainbat urtez aritu ondoren, bulego akademikoetatik kalera aldatzea erabaki zuen Autonomía Sur kooperatibarekin. Egun mugimendu sozialei eta SAT sindikatua edo Marinaleda kooperatiba bezalako proiektuei aholkularitza eskaintzen diete. Ezaguna da ekonomia eraldatzaileko euskal eragileen artean, eta ekintzailetasun soziala... [+]


2018-04-09 | Bizi Mugimendua
'Euskoa' monetaren garaipena: herriko etxe batek diru laguntzak eta fakturak euskotan pagatzen ahal ditu

Herriko etxe batek diru laguntzak, hautetsien ordainsariak eta enpresen fakturak euskotan pagatzen ahal ditu: hori baieztatu du ortzegunean Paueko Auzitegi administratiboak. Pirineo-Atlantikoko Prefetak galdegin zion Auzitegiari Baionako Herriko etxearen eta Euskoaren arteko hitzarmena blokatzea eta 10 argudio desberdin emaiten zituen bere galdearen bermatzeko.


Arraina eta kanaberaren inguruan

Gurean oso errotuta dago arraina eta kanaberaren inguruko metafora. Pertsona bati ez zaio arraina eman behar, kanabera eman eta arrantzatzen erakutsi behar zaio, horrela berak arrainak bere kabuz hartu ditzan. Gure gizartean oso errotuta dagoen ideia islatzen du esaldiak: enplegua da integraziorako ardatza eta ogia lortzeko bitartekoa –ogibidea–. Era berean, norberaren ardura azpimarratzen duen esaldia ere bada, eta argudio nagusietako bat da enplegua ez duten pertsonei eskaintzen... [+]


2018-03-23 | Antxeta Irratia
Koop Fabrikak bere lehendabiziko fruituak aurkeztu ditu

Proiektu ekonomiko kooperatibo eta sozialak montatzeko formakuntza dispositibo bat da Koop Fabrika. Egungo eredu kapitalista pertsonen esplotazioan oinarrituak daudenez, beste filosofia batean oinarritutako unitate produktiboak behar direlakoan daude, beste gizarte eredu bat sustatzeko oinarri gisa.


2018-03-21 | Axier Lopez
Stephen Hawking eta Eusko Labeldun esklaboak

Jane Wildek 19 urte zituela ezagutu zuen Stephen Hawking. Ordurako bi urteko bizi-itxaropena diagnostikatu zioten Hawkingi. Halere, Wildek 25 urtez zaindu zituen zientzialaria eta elkarrekin izan zituzten hiru umeak. Gizona XX. mendeko astrofisikorik ezagunena bilakatu zen eta emakumea haren lehen emazte.


2018-03-20 | ARGIA
JARRAIPENA | 'Langileok erraustegia gelditu' jardunaldiak Donostian

Donostian gaur, martxoak 20, burutzen ari diren “Langileok ere erraustegia gelditu! Badago alternatiba” jardunaldia –EAM Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, langileen sindikatu nagusiek eta zenbait gizarte mugimenduk elkarlanean antolatua– goizeko 09:30etan ireki da Piotr Barczak, Europako ingurumen bulegoko hondakinen arduradun teknikoak bideo konferentziaz eskainitako hitzaldi honekin: “Zibilizazio krisi ekologikoa eta hondakinen arazoa”.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude