Iruñeko Udalak eta EH Bilduk larunbat arratsaldeko istiluak gaitzetsi dituzte

  • Larunbat arratsean istilu larriak izan ziren Iruñeko Alde Zaharrean. Hainbat erakundek nazio mailako manifestazioa deitu zuten “Errepresioari autodefentsa” lelopean eta testuinguru horretan sortu ziren istiluak manifestari eta Espainiako Poliziaren artean.


2017ko martxoaren 13an - 00:08
Txapitela kalea istiluen ondoren. (Arg.: X. Letona)

Lau gazte atxilotu zituzten istiluetan, Espainiako Poliziaren esanetan laurak Errenteriakoak. Adin gabea askatu dute eta beste hiruak espetxeratzeko agindua eman du epaileak, "desordena publikoak eta terrorismoa" leporatuta . Manifestazioa San Frantzisko plazatik abiatu zen 18:30ak aldera. Pozo Blanco kaletik Gazteluko plazara abiatu behar zuenean Espainiako Poliziarekin egin zuen topo eta istilu gogorrak izan ziren manifestazioko gazte eta polizien artean. Honako taldeek sinatu zuten manifestaziorako deialdia: Hirekin, Errotxapeako Gaztetxea, Alde Zaharreko gazteak, Indar Gorri, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimendua eta Ikasle Abertzaleak.

Manifestazioaren hasiera Iruñeko San Frantzisko plazan. Arg.: (Topatu.info)

Hainbat edukiontzi bota zituzten gazteek, haien artean beira biltzekoak eta harri, botila, suziri eta bengalak jaurti zizkieten poliziei. San Nicolas, Mercaderes, Txapitelan, Navarrerian eta Xabierreko jaitsieran izan ziren istiluak batez ere. Kale horietako hainbat taberna eta denda itxi zituzten istiluek iraun zuten bitartean. Ikusle asko pilatu zen kaleetan, besteak beste smartphone eta kamerekin gertaerak grabatzen.

Iruñeko Udalak gogor kritikatu ditu gertaerak

Iruñeko Udalak gertaerak gaitzetsi ditu aho batez. Nafarroako Gobernua sostengatzen duten alderdiek ere bai, besteak beste EH Bilduk: “EH Bilduk modu irmoan gaitzesten du gaur arratsaldean Iruñeko kaleetan gertaturikoa. Halako gertaerek gizartearen gehiengoak aukeratutako bidea oztopatzea dute helburu, alegia, bakea, elkarbizitza eta normalizazio politikoa. EH Bilduk argi eta garbi berresten du bere konpromisoa bide demokratiko eta erabat baketsuekiko, herri subirano bat lortzeko bidean. Beraz, helburu politikoetarako indarkeriaren erabilpena guztiz gaitzesten dugu”.

Ernaik kaleratutako oharrean, “Iruñean 'Errepresioari autodefentsa' dinamikak burututako manifestazioko gertakarien harira, irmoki salatu nahi dugu beste behin ere poliziaren jarrera bortitza”. Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak elkartasuna adierazi zien atxilotuei eta haien askatasuna eskatu zuen. Azken boladan jasaten ari den errepresioaren aurkako kanpaina barrukoa zela atzoko manifestazioa eta harekin batera 17 hitzaldi eta beste bilkura bat ere egin direla azaldu du. EH Bildu gogor kritikatu du, hark gertaerez eman duen gaitzespenagatik eta Podemosi leporatu ohi dion bezala, hura ere "borrokarako grina leundu eta ardi beltzak instituzio faxisten artaldera bideratze aldera jaio zela”. Manifestazioaren antolatzaileek ere oharra kaleratu dute manifestazioaren balorazioa eginez: "Atzoko manifestazioa, errepresio formen eta kontrol sozialerako mekanismoen aurkakotasun adierazpen bat besterik ez da izan. Atzo bildu ginen pertsona guztiek, momentu batez behintzat, lege aparatageei eta haiekiko sumisioari uko egin genion".

Ahotsa.inforen bideoan ikus daitezke manifestazioaren hasiera eta istiluetako batzuk.

 

Ondorengo txioko bideoan ere ikus liteke hainbat unetan ikusle eta ibiltarien artean sortzen ziren korrikaldiak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


Eguneraketa berriak daude