argia.eus
INPRIMATU
Iruñea, "etxegabetzerik gabeko" hiri izateko bidean
  • Hutsik dauden 170 etxebizitza publiko premiazko beharrak dituzten pertsonen zerbitzura jarriko dituela adierazi du Iruñeko Udalak. Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Foroan adostutako lehen neurriak jarri dituzte martxan ekimenarekin.

Garazi Zabaleta 2015eko irailaren 18a
Urriko Udal Batzarrera eramenen dute Iruñea \"etxegabetzerik gabeko hiri\" izendatzeko proposamena (argazkia: hordago.org)

Alor anitzetako eragileen eta Udalaren arteko elkarlanetik sortu da Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Foroa: Gizarte eskubideen (Salhaketa, Bideberria, Martes al Sol, Caritas eta Renta basica), etxebizitzaren (PAH eta Txantreako eta Errotxapeako etxebizitza eskubidearen aldeko plataformak), ekonomia sozialaren (Gizakia Herritar Fundazioa, REAS, Langabezian eta Fiare) eta aniztasunaren (Secretariado Gitano eta SOS Arrazakeria) arloko taldeak biltzen dira bertan, eta hiriko pobrezia-egoerei aurre egiteko proiektuak martxan jartzea du helburu.  

Etxebizitzaren alorrean bigarren neurri bat ere hartu du Udalak: hiriko etxebizitza hutsen kontaketa egin eta horien alokairua bultzatzeko bulegoa irekiko du. Alokairu sozialeko etxebizitzak kudeatzea ere izanen da bulegoaren lana.  

Iruñea “Etxegabetzerik gabeko hiri” izendatzeko proposamena urriko Udal Batzarrera eramanen dute, Joxe Abaurrea Etxebizitza zinegotziak adierazi duenez. “Adierazpena ez da soilik deklarazio instituzionala izanen, baizik eta proposamen zehatzak ekarriko dituen inplikazio eta konpromisoa”.