Iruña-Veleiako aztarnategiko etorkizuneko ildoak gidatuko dituen zuzendaritza plana onartu zuen atzo Arabako Foru Aldundiko Gobernu Batzordeak. Besteak beste erakundeen eta teknikarien kontrol-estrukturak jasotzen dituen organigrama sortuko dute, indusketa eremu berriak ireki, eta baita datozen hamar urterako egutegia finkatu ere. Julio Nuñez Marcén EHUko irakaslea izango da ikerketa proiektuaren zuzendari zientifikoa.