argia.eus
INPRIMATU
Argazki galeria
Irulegiko eskua, Osasuna eta Maia, nagusi Sanferminetako peñen pankartetan
  • Irulegiko eskua, Osasuna futbol taldea eta Enrique Maia alkate ohia dira 2023ko peñen pankartetan gehien azaltzen diren edukiak.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2023ko ekainaren 30a

Peñen 2023ko hamasei pankartak aurkeztu dituzte gaur goizean Kondestablearen Jauregian. Horrekin batera, Peñen Federazioaren 25. urteurrenaren karietara sorturiko pankarta berezia ere plazaratu dute. Pankartak larunbatean, uztailaren batarekin, ikusi ahal izanen dira, peñen egunaren ospakizunen karietara.