Irudika dezagun erlijiorik gabeko eskola!

  • Hezkuntza laikoa bakarrik da askotariko herritarron askatasun bermea. Hezkuntza laikoak soilik erantzuten dio herritar guztion kontzientzia askatasun beharrei, eta jendarte guztiaren aniztasun ideologiko, sozial zein politikoei adierazpide demokratikorako bide ematen dio.

     


2018ko ekainaren 26an - 10:12

Bide honetan, pertsona bakoitza aske da erlijio bakoitzak markatzen duenaren arabera bizitzeko, baina erakunde publiko oro hauengandik at mantendu behar da, guztiona izanen bada. Honetaz, erlijio guztiek, jendarte zibilean eta kultu lekuetan izan dezakete lekua, inoiz ez ikastetxeetan.

Gai hau pil-pilean izan dugu egunotan Nafarroan, Parlamentura eraman baita bertako ikastetxeetan Erlijio irakasgaiaren klase orduak murrizteko lege proposamena, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeen eskutik. Zoritxarrez, beste behin ere Geroa Baik ez du izan ausardia politikorik eta kontua Madrilen erabaki behar dela argudiatuz saio bateko murrizketari ezetza eman dio, saio horretan beste arlo batzuk emateari atea itxiz. Honela, lauko gobernuak bere Akordio Programatikoan jasotzen zuena ez du beteko.

Madrilera eramatearekin, Espainiako Kongresuan honek izan dezakeen bidearekin ezkor gara oso.

 

STEILASen urteak dira laikotasuna bermatzearen alde kanpainak egin ditugula, eta saio murrizketa oro ontzat hartuko genukeen arren, borrokan jarraituko dugu erlijioa ikastetxeetatik at izan arte

STEILASen urteak dira laikotasuna bermatzearen alde kanpainak egin ditugula, eta saio murrizketa oro ontzat hartuko genukeen arren, borrokan jarraituko dugu erlijioa ikastetxeetatik at izan arte.

Honen harira hainbat elkarte eta sindikaturen batek egunotan bazterrak nahasi dituzte, neurria aurrera eramatekotan galduko liratekeen irakasle kopuruari erreparatuz.Gaia hurbiletik ezagutzen dugunok aspalditik dakigu irakasle hauen kontratazioaren irregulartasunak zeintzuk diren: artzapezpikuaren apetazko izendapenak edo behar direna baino saio gehiagotarako kontratatuak izatea. Noiz arte onartu behar dugu kuriak nahieran gure seme-alabekin egonen diren irakasleak hautatzen jarraitzea eta guztion diruz hori babesten jarraitzea?

Bitartean, irakasle arrunt oro zerrenda publikoetan gora-behera ari da lanpostu duin baten bila, oposizio baztertzaileetan parte hartuz, irakaskuntzarako gaitasun masterrak ordaindu eta ikasiz. Dena esfortzua batzuentzat, abadeen gonapean loriaz gozatuz besteak.

Gure eskoletan irakasten diren erlijioen doktrina ofiziala eta gure legedian dauden berdintasunaren aldeko legeak kontrajarriak dira. Lege hauek parlamentu demokratikoek onartu dituzten bitartean, erlijio katolikoaren derrigorrezko irakaskuntza frankismo garaitik datorren inposizioa da.

Sinesgai eta erlijiorik gabe heziko duen eskola behar dugu, non horren ordez balore etiko, ez sexista ezta LGTBIfobikoak, edota eskubideak zein irakaskuntza artistikoak landuko diren.

Amaia Zubieta eta Aitor Laka.
STEILAS sindikatuko Idazkaritza Nazionalkideak.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude