Irratia.com-ek zuzenean eskainiko du bere 100. emanaldia, gaueko 22:00etatik aurrera Bilboko Kafe Antzokitik. Patxi Gaztelumendi, Jabi Zabala, Ibon Burgoa eta Ekaitz Hernandez Irratia.com-eko kideek zuzenduko duten saioak gonbidatu bereziak izango ditu: Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria, Petti eta Txuma Murugarren musikariak, Katixa Agirre idazlea eta abar.
Bestalde, Altsasuko Garraxi irrati libreak bere webgunea (www.sindominio.net/garraxi) berritu du. Hainbat irratsaio entzuteko aukera eskainiko du aurrerantzean.