Irrati lizentzien lehiaketa amaitzeko eskatu dio Arrosa sareak Jaurlaritzari

  • Irrati lizentziak esleitzeko 2012. urtean hasi zen lehiaketa amaitzera behartu du Eusko Jaurlaritza EAEko Auzitegi Nagusiak. EAEko hainbat irratik jarritako helegitea onartu du horrela epaileak, horien artean Arrosa sareko Antxeta irratiarena.


2015eko martxoaren 05an - 11:02
Arrosa sareak prentsaurrekoa egin zuen Donostian. (Argazkia: Andoni Canellada / Argazki Press).

Arrosa irrati sareak “EAEko Auzitegi Gorenaren erabakia onartzeko” eskatu dio Jaurlaritzari asteazkenean Donostian egindako prentsaurrekoan. Horrekin batera “Jaurlaritzak sektorearen behar bezalako erregularizazio bat egin dezala” eskatu dute.

Eusko Jaurlaritzak helegitea jarriez gero, "euskaraz aritzen diren irratien eta irrati komunitarioen egoera erregularizazioa are gehiago luzatzea ekarriko luke" Arrosa sareko ordezkarien esanetan. Arrosa Irrati sareko Jon Aranburu eta Antxeta Irratiko Aitziber Zapirain ordezkariez gain, Hekimeneko Alberto Barandiaran, Tokikomeko Urko Aristi, eta Euskal Herrian Euskarazeko kideak prentsaurrekoan izan dira.

Espainiako Auzitegi Gorenean Jaurlaritzak kasazio helegitea jarriko duela aurreratu zuen pasa den azaroan Jose Manuel Bujanda Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren Kabineteko zuzendariak, “lehiaketan izandako irregulartasun guztiak argitzeko asmoz”.

Patxi Lopez gobernuan zenean eman ziren argitara lizentziak esleitzeko lehiaketaren behin-behineko emaitzak. Agintaldi amaieran, ordea, bertan behera utzi zuten lehiaketa eta erabakia Jaurlaritza berriaren kargu geratu zen. Erabaki hau errekurritu zuten hainbat irratik eta orain arrazoia eman die epaileak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irratia
2023-11-20 | ARGIA
Hala Bediren web orria martxan da berriz ere

Ikasturtearen hasieran zibereraso bat jasan eta hainbat astez webgunea berreskuratzeko lanetan jardun ondoren, bueltan da Hala Bedi irratiaren web orria. Dagoeneko hasi dira ohiko edukia argitaratzen: Arabako aktualitate albisteak, magazinen edukiak, irratsaioen podcastak,... [+]


2023-08-17 | Hala Bedi
Hala Bedi Irratiak 40 urte bete ditu

Hala Bedi Irratiak 40 urte bete dituela ospatu zuen abuztuaren 6an, lau hamarkada lehenago lehen irrati emisioa egin zuen egun berean.


Karmele Aranburu kazetari oriotarra hil da

Ekainaren 22an, ostegunez, hil zen kazetari oriotarra 65 urterekin, minbizi baten ondorioz. Herri Irratian egin zuen bere kazetari ibilbidea nagusiki, eta 1996 eta 2022ra arte EHUko Udako Ikastaroetako komunikazio arduraduna ere izan zen.


2023-03-15 | ARGIA
Kulturari buruzko Basilika podcasta ARGIAn

Kulturaren inguruko hainbat programa biltzen dituen podcasting espazioa da Basilika eta hemendik aurrera ARGIAn izango dituzue sortzen dituzten edukiak entzungai.


Eguneraketa berriak daude