Irrati komunitarioen eskubideak bermatzeko eskatu dute Legebiltzarrean

  • Arrosa irrati sareko kideek agerraldia egin zuten atzo Eusko Legebiltzarrean eta Kultura eta Gazteria Batzordeari irrati komunitarioen eskubideak bermatzeko eskatu zioten. Jaurlaritzari EAEn banatuko dituen 34 FM frekuentzien lehiaketan gardentasuna bermatzeko eskatu zioten.


2012ko ekainaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Hala Bediko kideak mahai inguruan.

Bestetik, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako proiektuak baloratzeko orduan espazio irrati-elektrikoa jabetza publikokoa dela eta interes komertzialen gainetik herritarren eskubideak lehenesteko eskatu zioten. Europako herrialde gehienetan irrati komunitarioak onartuak daude (Ipar Euskal Herrian esaterako legezkoak dira).

Mikel Estarrona (Tas Tas Irratia, Bilbo), Agus Hernan (Antxeta Irratia, Bidasoaldea) eta Iñaki Ziarsolok (Hala Bedi, Gasteiz) aurkeztu zuten Jaurlaritzaren aurrean irrati komunitarioek eginiko diagnostikoa EAEko espazio irrati-elektrikoaren aurrean.

Arrosak nahiko luke Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzea gehiago baloratu ditzala euskara hutsean emititzen duten edo emisioaren %50a baino gehiago euskaraz duten irrati komunitarioak. Bestalde, Jaurlaritzak ikus-entzunezko komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorra (PDF) bete dezala ere eskatu du Arrosak. Baita txosten parlamentario bat egin eta etorkizuneko ikus-entzunezko komunikaziorako euskal legea gara dezala ere.

Eskaera hauekin guztiekin, irrati lizentzien banaketaren hausnarketa egiteko eskatu dio Arrosa Sareak Eusko Legebiltzarreko Kultura eta Gazteria Batzordeari.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hala Bedi
2023-11-20 | ARGIA
Hala Bediren web orria martxan da berriz ere

Ikasturtearen hasieran zibereraso bat jasan eta hainbat astez webgunea berreskuratzeko lanetan jardun ondoren, bueltan da Hala Bedi irratiaren web orria. Dagoeneko hasi dira ohiko edukia argitaratzen: Arabako aktualitate albisteak, magazinen edukiak, irratsaioen podcastak,... [+]


2023-08-17 | Hala Bedi
Hala Bedi Irratiak 40 urte bete ditu

Hala Bedi Irratiak 40 urte bete dituela ospatu zuen abuztuaren 6an, lau hamarkada lehenago lehen irrati emisioa egin zuen egun berean.


2022-11-08 | Hala Bedi
2022/2023 ikasturteko parrilla aurkeztu du Hala Bedi Irratiak

Aurten, eguneroko Suelta la Olla, Hizpidea eta Arrosa sareak ekoitzitako Zebrabidea magazinez gain, 42 irratsaio propio izango dira entzungai Hala Bedi irratiaren uhinetan. Euskaraz 14 irratsaio egingo dira, 27 gaztelaniaz eta galizieraz bat.


Eguneraketa berriak daude