"Bestelako Euskal Herria amesten dutenei" zuzendutako kanpaldia deitu dute Zubietan irailaren 21etik 23ra

  • Herri mugimendu eta eragile "eraldatzaileak" bilduko ditu irailaren 21etik 23ra bitartean Zubietan egingo den Iraultza Txikien Akanpadak. Lurralde Askea mugimenduak deitu du, hainbat gari buruz gogoeta egin eta "herri boterea eraikitzen jarraitzeko estrategiak partekatu eta adosteko" helburuarekin.


2018ko uztailaren 19an - 11:13

Lau bloke nagusi izango ditu ekimenak:

1- Hainbat gairi buruzko eztabaida eta gogoeta. "Arerioaren puntu ahulak bilatzeaz gain, geure buruen kontraesanak bilatuko ditugu", diote Lurralde Askea-ko kideek. "Nolako militantzia ereduak praktikatzen ditugu? Zer konpromiso klase hartzen ditugu? Zer irakatsi digu Kataluniako prozesuak? Eralda al dezakegu Euskal Herria behetik eta ezkerretik gure mugimendu zuri eta sozioekonomikoki integratuetatik? Nola findu borroka moldeak, aliantzak, gatazkak eta biolentziak? Zer nolako elkarrizketa askatzailea eraiki daitezke erakunde eta herri mugimenduen artean?"

2- Herri boterea eraikitzen jarraitzeko estrategiak partekatu eta adostuko dira. "Egungo egoera politikoarekin ados ez gaudenon sareak josi, aliantzak eraiki, borroka puntualak antolatu datorren udaberrirako".

3- Bizitza burujabetza landu da: Parte hartzaileek martxan dauden esperientzia komunitarioak ezagutuko dituzte, alor hauetan: elikadura burujabetza, etxebizitza, zaintza, energia, enplegua, finantzak...

 4- Irailaren 23an ekimen kolektibo bat egingo dute. Aurrerago emango dute horren berri, egitarau zehatza argitaratzearekin bat.

"Bizitza erdigunean jarriko dugu", dio Lurralde Askeak. "Eremu antipatriarkala izango da, antikapitalista, komunitarioa, autoeratua eta autokritikoa, borrokalaria eta alaia".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agus Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


Eguneraketa berriak daude