Iraultza sobietarraz ikasteko jardunaldiak antolatu dituzte Oņatin

  • Errusiako iraultzak azaroan 100 urte beteko dituela baliatuz, Oñatin jardunaldiak prestatu dituzte azaroaren 5etik aurrera. “XX. mendeko gertakari garrantzitsuenetariko bati buruz gehiago ikastea eta gizarte ereduaz eztabadaidatzea” dira helburu nagusiak.

Axier Lopez @axierL
2017ko urriaren 24a

Gaiarekin zeharka lotuta dauden beste gai batzuk ere landuko dituzte, ekologia, feminismoa eta anti-desarrollismoa, adibidez. Guztira bost hitzaldi, hitzaldi-solasaldi bat, hiru dokumentalen emanaldia, autoformakuntza saioak, poesia errezitaldi bat, erakusketa bat eta gaian sakontzeko lau fanzine dira, besteak beste, Oñatiko gaztetxean eskainiko dituztenak.

Azaroaren 5ean izango da lehen ekitaldia, gaiari buruzko lau fanzine eta musika bilduma baten aurkezpenarekin.

Jardunaldien egitarau osoa:

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: 1917ko Errusiar Iraultza  |  Oņati

1917ko Errusiar Iraultza kanaletik interesatuko zaizu...
Jevgenija Box estatuburu izatera iritsi zen orain 100 urte

Ukraniako Sobietar Errepublika izendatu zenean, emakume bat jarri zen hango Barne ministro, eta praktikan gobernuburu ere izan zen, ofizialki ez baitzen halako kargurik. 1917ko abenduaren 27a zen, eta kasik oharkabean emakumeen emantzipaziorako borrokan itu bat jarri zuen Jevgenija Boxek.


2017-11-26 | Juan Mari Arregi
Errusiar iraultzatik iraultza antikapitalistara

Prentsan gogorarazi digute 1917ko errusiar iraultzaren data historikoa.


2017-11-06 | Iņaki Etaio
Botere guztia sovietetara!

Kontsigna hau gakoa izan zen 1917ko hilabete zurrunbilotsu horietan. Nicolas II.a tsarrak abdikatu ostean 1917ko martxoan (momentu horretan Errusian zegoen juliotar egutegian otsaila zen) sortutako behin-behineko gobernuan sozialdemokratak parte hartzen ari ziren, liberal eta aristokratekin batera. Boltxebikeen zuzendaritzaren sektore batzuek ere gobernuarekiko adiskidetze jarrera zeukaten. Testuinguru horretan, Leninen Apirileko tesiak obran jasotako planteamenduak gakoak izan ziren... [+]


Bixamon gorria
MULTIMEDIA - film laburra

Errusiako iraultzak aurtengo azaroan 100 urte egin behar dituela aprobetxatuz, Oñatin gaiari buruzko jardunaldiak prestatu dituzte. Eta haiek iragartzeko, film labur umoretsu hau prestatu dute.


Iraultza, iraultzaren aurretik

Sobietarren eraginik gabe ezingo litzateke XX. mendea ulertu, ezta gaur egun mundu zabalean gertatzen diren gatazka politiko eta beste egoera sozial ugari ere. Josep Fontana historialariak (Bartzelona, 1931) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan 2016ko urrian emandako hitzaldia itzuli dugu LARRUN honetarako, ederki azaltzen baitu zergatik komeni zaigun Errusiar Iraultza ikastea: orain ditugun arazo askoren aurrean hausnartzeko balio digu 1917ko iraultzaren mendeurrena gogoratzeak. Aldi berean,... [+]


2017-03-26 | Josep Fontana
Errusiar iraultza eta gu

Pompeu Fabra unibertsitateko historiako irakasle emeritua da Josep Fontana Bartzelonan. LARRUN 172. zenbakian egin genion elkarrizketan duzu haren berri zabalago. 2016ko urrian La revolució russa i nosaltres hitzaldia eman zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Errusiako Iraultzaren Mendeurrenaren Komisioak antolatutako jardunaldien barruan. Sin Permiso webgunean argitaratu zuten testua eta haren CC by 3.0 lizentziari esker ekarri dugu euskaraz hona.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude