Eusko Jaurlaritzako
Hezkuntza Saileko arduradunak atzerriko bi aditurekin bildu ziren pasa den astean, Irale EAEko irakasleak euskalduntzeko programa berritzeko ekarpenak jasotzeko asmoz. Carolyn J. Benson soziolinguista estatubatuarrarekin eta Durk Gorter hizkuntzalari frisiarrarekin bildu ziren, hain zuzen ere. Bi adituek hilabete barru helaraziko diote Jaurlaritzari euren iritzi txostena.