argia.eus
INPRIMATU
Irakurzaletasuna sustatzeko manifestua sinatu dute laurogeitik gora idazlek
  • 'Literaturarekin bakarrik ikasten dena' izeneko manifestua aurkeztu du Meettok Fundazioak, eta laurogeitik gora idazlek babestu dute.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2023ko ekainaren 28a

Ramon Etxebeste Meettokeko kideak eman dio zabalpena laurogeitik gora idazlek izenpetu duten manifestuari. Literatura eta irakurzaletasuna hauspotzeko eta horri prestigioa emateko duten asmoa azaldu du.

Honela hasi dute manifestua: "Garai nahasiotan, gure burua galdurik sentitzen dugunean ere, literaturak koordenada batzuk ematen dizkigu beti". Eta Anna Franken hitz hauekin jarraitu: "Pertsona askeak nekez jabetuko dira inoiz liburuek zer esanahi duten giltzapean bizi garenontzat”. Irakurketa orok arrastoa uzten dutela nabarmendu dute, nahiz momentuan ez sentitu.

Literatura "erregaia eta sua" dela adierazi dute, eta irakurketa bakarkako ariketa izanagatik ere, "ez gaude bakarrik" diote. "Literatura da gizabanako eta gizarte gisa geure buruari zor diogun kontraesana eta ñabardura". Horrez gain, liburuei buruz hitz egitea liburuak "berridazteko modua" dela ere badiote.

Hauetxek dira Literaturarekin bakarrik ikasten dena manifestuaren sinatzaileak:

Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Iñaki Aldekoa, Oihane Amantegi, Miren Amuriza, Beñat Arginzoniz, Txema Arinas, Miren Arratibel, Yolanda Arrieta, Mikel Arruabarrena, Garazi Arrula, Aintzane Atela, Gotzon Barandiaran, Maialen Berasategui, Jon Bilbao, Itxaro Borda, Aarkaitz Cano, Angel Erro, Hedoi Etxarte, José Fernández de la Sota, Aintzane Galardi, Aritz Galarraga, Oihana Garmendia, Jorge Giménez Bech, Ekaitz Goikoetxea, Josu Goikoetxea, Aritz Gorrotxategi, Nerea Ibarzabal, Juan Kruz Igerabide, Izaskun Igoa, Tere Irastortza, Jose Anjel Irigarai, Karmele Jaio, Edorta Jimenez, Irati Jimenez, Felipe Juaristi, Jon Kortazar, Goiatz Labandibar, Hasier Larretxea, Iñigo Larroque, Santi Leone, Anjel Lertxundi, Karlos Linazasoro, Pello Lizarralde, Nerea Loiola, Maite Lopez Las Heras, Elizabeth Macklin, Juanra Madariaga, Peru Magdalena, Juan Ramon Makuso, Gerardo Markuleta, Miren Agur Meabe, Antxiñe Mendizabal, Laura Mintegi, Inazio Mujika Iraola, Kepa Murua, Elena Olave, Carlos Ollo, Aritz Pardina, Pello Otxoteko, Eider Rodriguez, Txani Rodriguez, Beñat Sarasola, Danele Sarriugarte, Asier Serrano, Mikel Soto, Castillo Suarez, Eli Tolaretxipi, Garbiñe Ubeda, Itziar Ugarte, Yurre Ugarte, Juan Manuel Uría, Juan Luis Zabala, Josu Zabaleta, Iban zaldua, Patxi Zubizarreta.