Airakurri proiektua ezagutarazi zuten atzo Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan, Euskal Editoreen Elkarteko (EEE) lehendakari Jexuxmari Mujika eta Ana Urrestarazu teknikariaren eskutik eman ere. Hegan abiatzear gaude!, da kanpainaren lema.
Airakurri proiektua liburuaren publizitate-kanpaina gisa definitu zuen Jexuxmari Mujikak: “Irakurzaletasuna sustatzen lagundu nahi duen kanpaina gisa”.
Airakurri proiektuaren sustatzaileek, Euskal Herriko belaunaldi berrietako haur eta nerabeak gure eta beraien hizkuntzaren jabe egin daitezen nahi dute, jabe hitzak gordetzen duen esangura osoarekin.
Ikasleek euskara eskolako eta ikaslanetako tresna soil baino gehiago izan dadin, euskaraz bizitzeko zoria lor dezaten, euskararekin gozatzen asma dezaten, euskalgintza ari diren denek elkarrekin lan egitea ezinbesteko ikusten dute Mujika eta Urrestarazuk.
Ez da lan erraza, egiteko hori ez baia eskolarena bakarrik. Horregatik, EEEk, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, www.airakurri.com ataria jarri du martxan. Besteak beste, irakurzaletasuna sustatzeko tresna irakasleen esku jartzeko: “Gazteek Internet sarea sentitzen dute komunikaziorako leku nagusi gisa, eta han aise truka baititzakete iritziak” gehitu zuten EEKo kideek.
Hegan abiatzear gaude!, dio Airakurri proiektuaren lemak. Gazteak irakurtzera animatu nahi dituzte, baita sariak eskuratzeko aukera izanen dituztela aditzera eman ere. Gazteek proiektuaren informazioa http://airakurri.com webgunean aurki dezakete, baita iritziak eta iruzkinak trukatzeko gunea bihurtu ere.