Irakurri ahala hegan ikasteko

  • Airakurri proiektua ezagutarazi zuten atzo Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan, Euskal Editoreen Elkarteko (EEE) lehendakari Jexuxmari Mujika eta Ana Urrestarazu teknikariaren eskutik eman ere. Hegan abiatzear gaude!, da kanpainaren lema.

EEEko lehendakari Jexuxmari Mujika eta Ana Urrestarazu teknikaria.

2016ko otsailaren 10an - 09:50

Airakurri proiektua liburuaren publizitate-kanpaina gisa definitu zuen Jexuxmari Mujikak: “Irakurzaletasuna sustatzen lagundu nahi duen kanpaina gisa”.

Airakurri proiektuaren sustatzaileek, Euskal Herriko belaunaldi berrietako haur eta nerabeak gure eta beraien hizkuntzaren jabe egin daitezen nahi dute, jabe hitzak gordetzen duen esangura osoarekin.

Ikasleek euskara eskolako eta ikaslanetako tresna soil baino gehiago izan dadin, euskaraz bizitzeko zoria lor dezaten, euskararekin gozatzen asma dezaten, euskalgintza ari diren denek elkarrekin lan egitea ezinbesteko ikusten dute Mujika eta Urrestarazuk. 

Ez da lan erraza, egiteko hori ez baia eskolarena bakarrik. Horregatik, EEEk, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, www.airakurri.com ataria jarri du martxan. Besteak beste, irakurzaletasuna sustatzeko tresna irakasleen esku jartzeko: “Gazteek Internet sarea sentitzen dute komunikaziorako leku nagusi gisa, eta han aise truka baititzakete iritziak” gehitu zuten EEKo kideek.

Hegan abiatzear gaude!, dio Airakurri proiektuaren lemak. Gazteak irakurtzera animatu nahi dituzte, baita sariak eskuratzeko aukera izanen dituztela aditzera eman ere. Gazteek proiektuaren informazioa http://airakurri.com webgunean aurki dezakete, baita iritziak eta iruzkinak trukatzeko gunea bihurtu ere.

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


2023-11-27 | ARGIA
Eva Forest Liburutopia
Utopia letra eta kafe artean elikatzeko liburu-denda

Abenduaren 1ean inauguratuko dute Gasteizko Alde Zaharrean Eva Forest Liburutopia kafe-liburudenda. Proiektua “pentsamenduaren eta kulturaren hedapen eta gozamenerako topalekua” izatea nahi dute bere bultzatzaileek. Hilabeteko programazioa aurkeztu dute jada... [+]


Ander Berrojalbiz. Heretikoz, sorginez, Elurzuriz
"Gizartea ezin da ulertu gizakiaren parte magiko sobrenatural hori gabe"

Akelarre saiakera argitaratu zuen 2021ean, eta, iaz, berriz, perla urregorrizko bat: Elurzuriren hiru heriotzak. Grimm anaien ipuin ezaguna berridatzi zuen, eskuizkriburik zaharrena abiapuntu harturik, Grezia zaharreraino joanez, eta Elurzuriren istorioko zenbait elementuri... [+]


Eguneraketa berriak daude