argia.eus
INPRIMATU
Irakasleen soldata murrizketak baliogabetu izana ez dela logikoa esan du Tellituk

2011ko martxoaren 09a

Itunpeko ikastetxeetako irakasleei ezarritako soldata murrizketak baliogabetu egin zituen astelehenean Auzitegi Nagusiak. "Sententzia ez zaigu logikoa iruditzen", esan du Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak, Noticias de Gipuzkoa egunkariak jaso duenez. Krisiak bultzatuta, Eusko Jaurlaritzak aurrekontu-murrizketak aplikatu zituen, eta horien ondorioz, irakasleen soldatak %3,5 inguru murriztu zituen Ikastolen Elkarteak. Tellituk dioenez, epaileek behartuko baliete langileei irailaz geroztik kobratu ez dituzten soldata zatiak ordaintzea, Elkarteak beste finantziazio bide batzuk birplanteatu beharko lituzke, kuotak kobratzea, esaterako. Legez kanpoko erremintak dira aipatu kuotak,  langileei ordaindu beharreko soldatei dagokienean.