argia.eus
INPRIMATU
Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan
  • 473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.

Jon Fernández González 2025eko abuztuaren 26a
Nafarroako Lanbide Heziketa. LAB sindikatua

Nafarroako Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasle plazen %17 hutsik geratu da, hau da, 473 lanpostuetatik 84. Lehen Hezkuntzari begira, ia plaza guztiak bete dituzte.

Nahiz eta hainbat plaza bete gabe egon, CSIFek jakinarazi du, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako klaseak ez direla hutsik geratuko. Interinoen lanari esker, "ez ohiko zerrendak" sortu eta gero, espezialitate teknikoetan geratu diren hutsuneak beteko dituzte.

CSIFeko hezkuntza arloaren presidenteak kritikatu du Nafarroako Gobernuak ez diola bere hitzari eutsi, azken horrek ez baitu irakaskuntza estatutua egin. CSIFen ustez, estatutuak irakasleen funtzio publikorako sarbidea hobetu eta berrituko luke. Horri gehitu behar zaio 2010aren aurreko lan baldintzak finkatuko lituzkeela, eta irakasleek beren titulazioarekin bat datorren ordainsaria jasoko luketela, betiere CSIFen arabera.