Irakasle matxista salatzeko protesta egin zuten Galiziako ikasleak zigortu ditu unibertsitateak

  • Otsailean Luciano Mendez ekonomiako irakasleak "boligrafoen zaratak eta Mariaren eskoteak arreta galarazten didate" eta gisako esaldiak esan zituen Compostelako unibertsitatean. Ikasleak salaketa jarri zuen, baina unibertsitatearen erantzun falta ikusita protesta egin zuten hainbatek. Kamiseta erantzi eta paparrean esaldi batzuk idatzi zituzten: "Gehiegizkoa zure matxismoa da", "Nazka eta lotsa USCn" edo "Nire azal maskulinoa ez al zaizu gustatzen?". Orain Compostelako unibertsitateak ikasleak zigortu ditu, diziplina-espedientearekin.


2016ko irailaren 01an - 10:19
Irakasle matxistaren aurkako protestan parte hartu zuten zazpi ikasleren aurka diziplina-espedientea abiarazi du Compostelako unibertsitateak. (Argazkia: Diagonal)

Abuztuan Compostelako unibertsitateak bi hilabetez lan eta soldatarik gabe zigortu zuen Luciano Mendez. Aste batzuk geroago protestan parte hartu zuten zazpi ikasleren aurka hutsegite arinagatik diziplina-espedientea abiarazi du erakundeak. Berdintasuna, Generoa eta Hezkuntza Masterreko ikasleak dira denak. Espedienteagatik ikasgai baten edo gehiagoren matrikula eskubidea galdu dezakete, klasera joan gabe zigortu ditzakete eta kargu hartze publiko ala pribatuak izan ditzakete.

Francoren legea erabiliz

Kalteturiko ikasleek salatu dute Francoren diktaduran ezarritako lege bat baliatu duela unibertsitateak eurak zigortzeko, alegia, 1954ko neurri bat. “Unibertsitate publikoak ezin du frankismoko neurririk izan indarrean, eta are gutxiago berdintasunaren aldeko protesta batean izandakoak jazartzeko erabili”.

Mendezek “testosterona kontrolatzen zaila den hormona da” bezalako esaldiak egin zituen, eta horrek irakasle lanetan aritzeko duen gaitasunik eza erakusten duela salatu dute ikasleek. Kontzentrazioa iragarri dute hilaren 8rako, unibertsitatean bertan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Matxismoa
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Helena Agirre (filosofoa): “Incel komunitatea gizon heterosexual zuri misoginoen gordeleku bihurtu da”

Incel, involuntarily celibate hitzetatik hartutako terminoa da. Euren nahien kontra harreman sexualak izateko gai ez direla dioten pertsonez osatutako komunitate birtuala da. Batez ere, gizon heterosexual zuriek osatzen dute ‘azpikultura’ hau. Metropoli Forala... [+]


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude