Leioako Gaztelueta Ikastetxeak sexu erasoen salaketa bat ukatzera "bultzatu" ditu ikasle eta irakasleak

  • Leioako Gazteluetako ikasle batek irakasle bat salatu zuen 2015ean, sexu erasoak egitea leporatuta. El Diariok argitaratu duenez, ikastetxeak 25 ikasle eta irakasle “bultzatu” zituen salaketa ukatzen duen dokumentu bat sinatzera. Ikaskide batek, aldiz, arrazoia eman dio biktimari.


2017ko urtarrilaren 24an - 10:43

Gaztelueta Opus Deiko Ikastetxeak “eskura zituen bideak erabili ditu irakasleak egindako delitua estaltzeko”. Horrela jasotzen du ikaslearen salaketak. Zehazki, salaketa ukatzen duten 25 akta ditu Emilio Lamo Espinosa epaileak. Biktimaren familiaren arabera, ikastetxeak hainbat ikasle eta irakasle “bultzatu” zituen dokumentu horiek sinatzera, “J.M.M.S irakaslearen irudia garbitzeko asmoarekin”.  Espainiako Estatuko autoritate handiko familia bateko kidea da salatua.

Imanol Goyarrola Gazteluetako zuzendariak adierazi duenez, “hasieratik eman diote sinesgarritasuna salaketari”. Bestalde, azaldu du ikastetxeak “harridura handiarekin eta mesfidantzarekin” hartu zituela akusazioak.

Ikerketa judiziala abiatu eta hilabete batzuetara sinatu zituzten 25 aktak, 2015eko abenduan. Horien arabera, “J.M.M.S irakasleak ikasleak errespetatu egiten ditu erabat”. Biktimak azaldu zuenez, erasoak tutoretzak egiten zituzten bulegoan gertatu ziren. Baina dokumentuetan sinatu dutenez, “edonork” erabili dezake bulego hori, eta “ez da inoiz barrutik itxita egon”.  

Biktimaren ikaskide izandako batek, aldiz, isiltasuna apurtu eta salaketak dioena baieztatu du. Deklarazioak egin ditu lekuko modura, eta azaldu du salatzaileak gainerakoek baino tutoretza gehiago eta luzeagoak izaten zituela: “hilabetean hamabost minutuko tutoretza bat edo bi izaten genituen. Berak, ordea, astean hiru bat izaten zituen, eta ordu betekoak”. Horrez gain, adierazi du ikasgelan denek egiten ziotela burla biktimari, irakaslearen bikotea zela esanez.  

Biktimaren familiak “isiltasun konspirazioa” salatu du Opus Deiko ikastetxearen aldetik

Gazteak 2015ean egin zuen salaketa. Horren arabera, sexu erasoak jasan zituen 2008-2010 bitartean bere irakasle zenaren aldetik. 12 eta 13 urte zituen ikasleak orduan. Familiak adierazi duenez, kasuak txarrera egin du azken urtean, gazteak arazo psikologiko eta psikiatriko larriak baititu. Biktimaren aitak “isiltasun konspirazioa” salatu du Gazteluetaren aldetik: “Gertatutakoa estali dute, eta familiak kalumniak sufritu ditu zentroaren aldetik”.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Gasteizen gizon bat atxilotu dute bikotekide ohia hainbat orduz lonja batean giltzaperatuta izan ostean

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak, urruntzeko agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko.


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


2024-02-13 | ARGIA
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan eta Ibarran, hiru sexu-eraso egitea egotzita

28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.


Eguneraketa berriak daude