Irakaskuntza eta gero, enpresa euskalduntzea ote hurrengo erronka?

  • Patxi Saez soziolinguistak gogoeta interesgarria partekatu du euskalgintzan eragile diren ia 40 lagunekin. Saezen ustez, enpresa euskaldundu behar da orain, eta horretarako diru-pizgarriak eskaini behar dira.


2015eko urriaren 23an - 09:48
Antzuolako Elay enpresak euskara plana bertan behera utzi zuen euskalduntze prozesua bukatutzat emanda. Adibide bakanetakoa izango da. Argazkia: Dani Blanco.

Patxi Saez soziolinguista eta Azpeitiko Euskara Patronatuko zuzendariaren iritziz, “hizkuntza planifikazioak, eraginkorra izateko, problema nagusia aurkitu behar du”, eta arazo garrantzitsuena lan mundu erdalduna da. Hala dio: “Euskal Herriko gizarteak belaunaldi berriak euskalduntzen erabilitako diru guztiak eta egindako ahalegin guztiak zapuztu egiten ditu lan munduak. Horixe dugu, gaur-gaurkoz, euskararen berreskurapenean askok ikusten ez duten eta begi bistan dagoen elefantea. Horixe da, gaur-gaurkoz, euskarak duen problema nagusia”.

Lan mundua euskalduntzeko enpresen motorra, alegia dirua egitea, kontuan hartzea proposatzen du eta diru-pizgarrien bidez hizkuntza plangintza gauzatzea: “Diru gehiago irabazteko aukeraren aurrean bakarrik mugituko dira enpresen botere egituretatik euskarari sarbidea ematera, beraz, diru-pizgarri horiek enpresak euskarari sarbidea ematera mugiarazteko adinakoak izan beharko dute, bestela, kale egingo dugu gure azken helburuan”.

Saezek bere gogoeta egin du eta ondoren 20 bat euskara eragileri haien iritzia eskatu die. Artikulua eskutik eskura ibili ondoren ia 40 erantzun jaso ditu, tartean dira ondoko adituak: Iñaki Martinez de Luna, Mikel Zalbide, Maria Jose Azurmendi, Zelai Nikolas, Pruden Gartzia, Bittor Hidalgo, Miren Segurola, Nora Palmitano, Zigor Etxeburua, Mikel Irizar, Jasone Mendizabal, Lorea Agirre, Kike Amonarriz, Jon Sarasua, Paula Kasares, Itziar Idiazabal, Xamar, Joxe Manuel Odriozola, Jone M. Hernandez eta Belen Uranga.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Euskara Ipar Euskal Herrian
Azken sokatirak, hizkuntza politika eraginkor baten alde

2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


Eguneraketa berriak daude