argia.eus
INPRIMATU
Irainak eta mehatxuak Ainhoa Aznarezi ETAren biktima baten omenaldian
  • Nafarroako Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarezek (Podemos) irainak eta mehatxuak jaso ditu igandean Francisco Casanova ETAren biktimaren omenaldian. Ekitalditik atera behar izan du irainen ondorioz.

Garazi Zabaleta 2015eko abuztuaren 11
Irain eta mehatxuak jaso ditu Aznarezek Casanovaren omenaldian (argazkia: eldiario.es)

Berriozarren gertatu da. Ordezkaritza politiko eta instituzional zabala gerturatu da Casanovaren omenaldira, horien artean Aznarez. Familiari “elkartasuna adierazteko aukerarik izan gabe”, jasotako irainen ondorioz ekitaldia amaitu baino lehen alde egin du Nafarroako Parlamentuko presidenteak.

Sare sozialen bidez alderdi politiko ugariren babesa jaso du Aznarezek. Parlamentuko lehendakaritzak espero du gertakari isolatua izatea, eta jendarteari bakerako bidean pausuak ematen jarraitzeko deia egin diote.